Hemen zaude:
"Itzultzekoak" (kolore berdea). Berrikusi ondoren, proposamenarekin ados bazaude, ez duzu beste izapiderik egin behar izango proposamen hori 2018ko zure Errenta-aitorpena bihur dadin.
Kasu horretan, maiatzeko lehenengo egunetan sartuko dizute aitorpenaren emaitza, proposamenean adierazitako kontuan.
Daturen bat ezeztatu edo aldatu behar baduzu, apirilaren 24ra arteko epea duzu; horretarako, 94 608 3000 telefono-zenbakira deitu behar duzu, astelehenetik ostiralera, 08:30etik 19:00etara.
94 608 3000 telefono-zenbakira deituz:
Egin nahi dituzun aldaketak ez badira goian azaldutakoak:
Errenta-aitorpenak egiten dituzten finantza-entitateetara joanez gero, ekainaren 17ra arte baino ezin izango dira egin aldaketak.
Zuzenketak atalean edo 94 608 3000 zenbakian adieraziko zaizu nola jardun behar duzun.
Kontsultatu ea Errenta-aitorpenaren proposamenik duzun
Gogoratu 94 608 3000 telefono-zenbakiaren bidez argituko dizutela Errenta eta Ondare kanpainari buruzko edozein zalantza.