saltatu edukira

Aldundiaren Logoa
 

Hemen zaude:

Errenta gakoa

Informazioa

Aurreko ekitaldian Errenta-aitorpena aurkeztu zuten pertsonei bidaliko zaie errenta gakoa.

Ezinbestekoa da honetarako:

Errenta- eta Ondare-aitorpenak internet bidez, Ogasun eta Finantzen bulego birtualean aurkezteko ere balio du gakoak, eta beharrezkoa da, gainera, baimena emateko hirugarren bati aitorpena zergadunaren izenean internet bidez aurkezteko.

Errenta gakoa jaso ez baduzu, eska dezakezu edo 2018ko errenta gakoaren eskaeran, edo 94 608 3000 telefonora deituta, edo Ogasun eta Finantza Sailaren bulegoetara joanda.

Errenta gakoa bide hauetako bat erabiliz bidaltzen da, eta lehentasun-hurrenkera honetan:

  • Jakinarazpen telematikoaren bidez, jakinarazpen telematikora harpidetutako pertsonei.
  • SMS bidez, errenta gakoa jaso ahal izateko baimendu zen telefono mugikorreko zenbakian.
  • Posta elektronikoaren bidez, errenta gakoa jaso ahal izateko baimendu zen posta elektronikoko helbidean.
  • Eskutitz bidez, zergadunaren etxean.

Aipatutako bide horiez gain, Ogasun eta Finantzen bulego birtualaren jakinarazpenen atalaren bidez edo Bizkaiko Foru Aldundiko Egoitza Elektronikoaren bidez ere lor daiteke errenta-gakoa.

Zuk aukeratu dezakezu zein bide erabiliz jaso nahi duzun errenta gakoa, edo bidea aldatu dezakezu, bai zuzenean Ogasun eta Finantza Sailaren bulegoetan bai Ogasun eta Finantzen bulego birtualaren bidez.

Gogoratu 94 608 3000 telefono-zenbakiaren bidez argituko dizutela Errenta eta Ondare kanpainari buruzko edozein zalantza.

 
 

e-mailez bidali