saltatu edukira

Aldundiaren Logoa
 

Hemen zaude:

3.arloa – Enpresa-proiektu sozial berritzaileen hazkundea eta eskalabilitatea

Informazioa

NORENTZAT?

  • Gizarte-enpresa edo gizarte-entitate berritzaile berriak, baldin eta ekonomia-jardueren gaineko zergan 2016ko urtarrilaren 1ean edo handik aurrera alta eman badute eta negozioa hazteko itxaropena badute.
  • Lehendik dauden gizarte-entitateak, baldin eta aurretik Ekintzailetza eta Gizarte Berrikuntza Programaren diru-laguntza jaso duen enpresa-proiektu sozial berritzaile bat badute, negozio horrek negozio-lerro sozial berritzaile berri bat sortu badu, eta negozioa hazteko itxaropena badute.

Baldintza hauek bete behar dituzte:

  • Eskabideak aurkezteko epea amaitzen denean, gutxienez ere 3 enplegu izatea lanaldi oso baliokidean´
  • Arazo sozial bat konpontzea izatea helburu esplizitu gisa, eta, horretarako, lehendik daudenak baino efikazagoa, eraginkorragoa, iraunkorragoa eta bidezkoagoa den konponbide berritzaile bat eskaintzea.
  • Gizarte-enpresa edo gizarte-entitate berritzaile berrien kasuan, haien izaera sozialak esplizituki jasota egon behar du sozietatearen eskrituretan edo estatutuetan, sozietatearen xedearen barruan
  • Merkatura bideratuta egotea; horrek esan nahi du negozio-ereduak —egoera iraunkorrean— ez duela eskatu behar laguntza publikoak bere urteko negozio-bolumenaren % 30etik gorako sarrerak izatea.
  • Soldata-ekitatea edukitzea, horrek esan nahi du soldata-arkua 1:4 baino txikiagoa izango da enpresa edo entitatearen soldata handienaren eta txikienaren artean.
  • Gutxienez, neurri hauetako bat izatea:
  • Dibidenduen politika: dibidenduen politika finko bat izatea, non gutxienez ere onuraren % 70 entitatearen erreserbetarako erabiliko den.
  • Irabazi-asmorik ez izatea: eskrituretan edo sozietatearen estatutuetan jasota egotea irabazi-asmorik ez duela.
  • Kontratazio-politika: kontratazioan konpromiso esplizitua izatea plantillaren % 50etik gora gizarte-egoera ahulean dauden pertsonak izateko.

ZERTARAKO EMATEN DA DIRU-LAGUNTZA?

Enpresa-proiektua sozial berritzaileen hazkundea eta eskalabitatea.

Dagoeneko finkatuta dauden enpresa-proiektu sozial berritzaileen hazkundea eta eskalabilitatea lortzeko prozesua, proiektuek helburu hauetarako bide ematen dutenean:

  • Produktuaren/zerbitzuaren industrializazioa, estandarizazioa edo paketatzea edo lehendik dagoen negozioaren merkatu berrietarako eskalabilitatea
  • Lanbide-gaitasunak eta fakturazioa eta/edo enplegua areagotzea lehiakortasuna handitu dadin

Gastuek 2020ko urtarrilaren 1etik 2022eko abenduaren 31ra bitartean egin eta benetan ordainduta egon behar dute.

Diruz-lagungarriak diren kontzeptuak

Azterlan teknikoak, eskalabilitateari buruzkoak, eta aliantza edo merkatu berriei buruzkoak; kanpoko aholkularitza produktu edo zerbitzuaren industrializazioan, estandarizazioan edo paketatzean; kanpoko beste aholkularitza batzuk, eskalabilitate- edo hazkunde-proiektua garatzeko; azoketara bidaiak egin eta haietan parte hartzea; gizarte-eragina neurtzeko datuen bilketarako aholkularitza.

Hazkunde-faserako jarritako langileen barruko gastuak edo hazkunde- eta eskalabilitate-proiektuaren arduradun baten kontratazioa.

Aurretiaz ez bada diruz lagundu, gizarte-enpresa edo gizarte-entitate berritzaile berriei diru-laguntza emango zaie kapital soziala handitzeagatik edo ordaindutako ondare-ekarpenaren gehikuntzagatik.

ESKABIDEAK

2021ko ekainaren 1etik ekainaren 30ko 13:30ak arte.

Ekonomi eta Lurralde Garapena Sustatzeko Sailaren Bulego Birtualaren bidez aurkeztu beharko dira. Horretarako sinadura elektronikoa izan behar da(Izenpe, NAN elektronikoa, etab.), Bizkaibai zerbitzuan alta emanda egotea, edo B@kQ ziurtagiri elektronikoa erabili; azken hau Orueta Apezpikuaren kaleko 6an eska daiteke.

DOKUMENTUAK

Beste dokumentuak

Informazio gehiago nahi izanez gero:

Fitxategi hauek ikusteko Adobe Reader doako programa behar duzu.

 
 

e-mailez bidali