saltatu edukira

Aldundiaren Logoa
 

Hemen zaude:

2. arloa - Enpresa-proiektu sozial berritzaileak garatzea

Informazioa

NORENTZAT?

  • Lehendik dauden gizarte-entitateak, baldin eta gizarte-proiektu berritzaile bat garatzea eta abiaraztea sustatzen badute.
  • Gizarte-enpresa edo gizarte-entitate berritzaile berriak, baldin eta 2019ko urtarrilaren 1ean edo egun horren ondoren eratu badira. Haien izaera sozialak esplizituki jasota egon behar du sozietatearen eskrituretan edo estatutuetan, sozietatearen xedearen barruan.

ZERTARAKO EMATEN DA DIRU-LAGUNTZA?

Enpresa-proiektu sozial berritzaileak garatu, definitu eta abiaraztea.

Diruz lagundu daitezkeen gastuak:

Bideragarritasun- eta merkatu-azterlanak; txosten eta azterketa tekniko zehatzak; jabetza intelektuala edo industriala babestea, erregistroak, ziurtagiriak eta homologazioak; merkaturatzeko gastuak; azoketara bidaiak egin eta haietan parte hartzea; produktu edo zerbitzuaren kontzeptuaren, ezaugarrien eta oinarrizko funtzionaltasunen garapena; gizarte-enpresa edo gizarte-entitate berritzaile berriak eratzearen ondoriozko gastuak; proiektua garatzeko kanpoko aholkularitza; proiekturako jarritako langileen barruko gastuak; gizarte-eragina neurtzeko datuen bilketarako aholkularitza; beste kontzeptu batzuk ere diruz lagundu ahal izango dira, baldin eta proiektua garatzeko beharrezkoak direla uste bada.

Gizarte-enpresa edo gizarte-entitate berritzaile berrientzat:

  • Bizkaian negozio-lokal bat errentan hartzea, eskaera datan kontratatua.
  • Gizarte-enpresa edo gizarte-entitate berritzaile berria eratzearen ondoriozko prima.

Gastuek 2020ko urtarrilaren 1etik 2022ko abenduaren 31ra bitartean egin eta benetan ordainduta egon behar dute.

ESKABIDEAK

2021ko ekainaren 1etik ekainaren 30eko 13:30era

Ekonomi eta Lurralde Garapena Sustatzeko Sailaren Bulego Birtualaren bidez aurkeztu beharko dira. Horretarako sinadura elektronikoa izan behar da(Izenpe, NAN elektronikoa, etab.), Bizkaibai zerbitzuan alta emanda egotea, edo B@kQ ziurtagiri elektronikoa erabili; azken hau Orueta Apezpikuaren kaleko 6an eska daiteke.

DOKUMENTUAK

Beste dokumentuak

EKINTZAILETZA ETA GIZARTE BERRIKUNTZA PROGRAMA 2020 (2. arloa: Empresa-proiektu sozial berritzaileak garatzea)

Burututako gastuen dokumentazioa eta dagozkien fakturak eta ordainketa-agiriak aurkezteko azken egunak:

2022ko urtarrilaren 31.

Beste dokumentuak
Emaitzak

Informazio gehiago nahi izanez gero:

Fitxategi hauek ikusteko Adobe Reader doako programa behar duzu.

 
 

e-mailez bidali