saltatu edukira

Aldundiaren Logoa
 

Hemen zaude:

1.arloa - Enpresa-proiektu sozial berritzaileak identifikatu eta balidatzea

Informazioa

NORENTZAT?

Negozio-proposamenak sortu eta definitzea.

EAEn ordezkari diren erakundeak, baldin eta enpresa-proiektu sozial berritzaileen negozio-proposamenak sortzeko proiektu bat badute gizarte-entitate talde baten izenean, gehienak Bizkaikoak.

Enpresa-proiektu sozial berritzaileak balidatzea eta merkatuarekin kontrastatzea.

  • Bizkaiko pertsona fisikoak diren gizarte-ekintzaileak: gizarte-enpresa berritzaile berria sortzeko proiektua dutenak.
  • Lehendik dauden Bizkaiko enpresa edo gizarte-entitateak, enpresa-proiektu sozial berritzailea dutenak.

ZERTARAKO EMATEN DA DIRU-LAGUNTZA?

Negozio-proposamenak sortu eta definitzea.

Enpresa-proiektu sozial berritzaileetarako negozio-proposamena sortu eta eraikitzeko prozesua

Enpresa-proiektu sozial berritzaileak balidatzea eta merkatuarekin kontrastatzea.

Enpresa-proiektu sozial berritzaile baten negozio-proposamen baten gutxieneko produktu bideragarria, bai eta haren merkatuko balidazioa ere.

Gastuek 2021ko urtarrilaren 1etik 2022eko abenduaren 31ra bitartean egin eta ordainduta egon behar dute.

DIRUZ-LAGUNGARRIAK DIREN KONTZEPTUAK

Negozio-proposamenak sortu eta definitzea.

  • Enpresa-proiektu sozial berritzaileetarako negozio-proposamena sortu eta eraikitzeko prozesuan espezializatuta dauden entitateak azpikontratatzea.
  • Proiektuaren garapenerako beharrezkoak diren bilerak, foroak, topaketak, eta abar egiteko guneen alokairuaren ondoriozko gastuak, Bizkaiko Foru Aldundiaren partaidetza izan dutenak.

Enpresa-proiektu sozial berritzaileak eta merkatuarekin kontrastatzea.

Garapen tekniko espezifikoak; txosten eta azterketa tekniko zehatzak; produktu edo zerbitzuaren kontzeptuaren, ezaugarrien eta oinarrizko funtzionaltasunen garapena; balidazioa egiteko bidaiak; balidazioa egiteko kanpoko aholkularitza; beste kontzeptu batzuk ere diruz lagundu ahal izango dira, baldin eta proiektua garatzeko beharrezkoak direla uste bada.

ESKABIDEAK

2021ko ekainaren 1etik ekainaren 30eko 13:30era arte.

Ekonomia Sustatzeko Sailaren Bulego Birtualaren bidez aurkeztu beharko dira. Horretarako sinadura elektronikoa izan behar da(Izenpe, NAN elektronikoa, etab.), Bizkaibai zerbitzuan alta emanda egotea, edo B@kQ ziurtagiri elektronikoa erabili; azken hau Orueta Apezpikuaren kaleko 6an eska daiteke.

DOKUMENTUAK

Beste dokumentuak

EKINTZAILETZA ETA GIZARTE BERRIKUNTZA PROGRAMA 2020 (1. arloa: Empresa-proiektu sozial berritzaileak identifikatu eta balidatzea)

Burututako gastuen dokumentazioa eta dagozkien fakturak eta ordainketa-agiriak aurkezteko azken egunak:

2022ko urtarrilaren 31.

Beste dokumentuak
Emaitzak

Informazio gehiago nahi izanez gero:

Fitxategi hauek ikusteko Adobe Reader doako programa behar duzu.

 
 

e-mailez bidali