saltatu edukira

Aldundiaren Logoa
 

Hemen zaude:

Zer da 30eko gunea, 30eko eremua edo 30eko hiria?

Informazioa

30eko gunea. Oinezkoei lehentasuna emateko bereziki egokitutako zirkulazio-guneak adierazten ditu. Oro har, galtzada eta oinezkoentzako gunea maila berean daude. Ibilgailuentzako gehieneko abiadura 30 kilometro da orduko. (Zirkulazio Araudi Orokorraren 159. art.; seinalea: S30: 30eko gunea)

30eko eremua edo 30eko hiria: Herrian mugatutako eremu nahiko handia da; haren gehieneko abiadura baimendua ez da hiri-barruko bide-tarteari dagokiona (50 km/h), txikiagoa baizik, hain zuzen, 30 km/h. Gainerako lehentasunek bete egiten dituzte zirkulazioaren arau orokorrak. Galtzada eta espaloia, beraz, maila desberdinetan daude. «Egoteko bide» gisa eratutako hiri-eremuetan konfiguratzen dira, zeinetara «igarotzeko bide»etatik iristen den. Egoteko bide horietako trafikoa motela eta helmugakoa da, hau da, eremu horietan dauden etxebizitza eta hirugarren sektoreko jardueretarako sarbidea bermatzen dute, zirkulazio-presiorik gabe. Igarotzeko bideek, berriz, ibilgailuen zirkulazioa banatzen dute. Eremuon perimetroa ez da finkoa. Kale bakarra izan daiteke, edo kale-multzo bat; barruti jakin bat, edo barruko kale guztiak. Onena da esku-hartze oso bat egitea eta eremuko bide guztietarako behar diren hirigintza-aldaketa guztiak sartzea.

 
 

e-mailez bidali