saltatu edukira

Aldundiaren Logoa
 

Hemen zaude:

Txirridulari bi paraleloan joan daitezke errepide batetik ?

Informazioa

Errepidetik bizikletaz doazenak paraleloki ibil daitezke, bi ilaratan, kontuan hartuta errepidea zer egoeratan dagoen edo trafikoak arriskurik ekar dezakeen, eta errepideko eskuineko ertzera hurbildu beharko dira ahalik eta gehien.

Zirkulazio Araudi Orokorraren 54. artikuluarekin bat, baimenduta dago txirrindulariak taldean joatea; horrek, baina, ez du esan nahi tropelean ibiltzea. Txirrindulariek eskuineko bazterbidea erabiliko dute, ibiltzeko modukoa eta haietako bakoitzarentzat nahikoa bada. Halakoa ez bada, galtzadaren zati bat erabiliko dute; ezinbestez behar dutena, besterik ez.

Autobien kasuan, baimenduta dago txirrindularien zirkulazioa (berariaz kontrakoa adierazi ezean), baina bazterbidetik baino ezin dira joan; ez dira inoiz ere sartuko galtzadan. Bihurguneak dituzten jaitsiera luzeetan, bizikletan doazenek, bazterbidea utzi, eta behar duten galtzadaren eskuineko zatia erabili ahal izango dute, betiere segurtasun-baldintzek horretarako aukera ematen badute.

Azkenik, ikuspenik ez dagoen zatietan edo zirkulazio-pilaketak daudenean, ilaran jarri beharko dira (bata bestearen atzean), aurre-hartzeak errazteko.

 
 

e-mailez bidali