saltatu edukira

Aldundiaren Logoa
 

Hemen zaude:

Nahitaezkoa al da argi gorria eramatea bizikletaz ibiltzeko argitasun txikia dagoeneanan?

Informazioa

Hasiera batean, eta beste neurri batzuen artean, badirudi indarreko araudiak ezarri duela (Ibilgailuen Erregelamendu Orokorraren 15.2. art., 2822/1998 ED) atzeko argiak gorria eta finkoa izan behar duela. Izan ere, "Ibilgailuan jarritako ezein argi ez da keinukaria izango", edo intentsitate aldakorrekoa, I. eranskinean bildutako araudian ezarritakoak izan ezik. Hala ere, eta debekua edozein ibilgailutarako dela dirudien arren, 15. artikulua kokaturik dagoen testuinguruari erreparatuz gero (Erregelamenduko II. Titulua: "Motordun ibilgailuen, atoien eta erdi-atoien homologazioa, azterketa eta baldintza teknikoak") 15.2. artikuluko debeku hori soilik motordun ibilgailuei dagokiela interpretatu beharra dago.

Trafiko Zuzendaritza Nagusiak ere berretsi du interpretazio hori 2018ko martxoaren 6an emandako Jarraibidean. Hauxe argitzen du: bizikletek argi keinukariak eraman ditzakete, baina baldintza batekin: bideko gainerako erabiltzaileak itsutu gabe.Hortaz, EZ DA ZIGORGARRIA bizikletetan atzeko argi gorri keinukariak erabiltzea; izan ere, pertsona asko argi gorri keinukariekin ibiltzen dira autoan doazenek hobeto ikus ditzaten.

 
 

e-mailez bidali