saltatu edukira

Aldundiaren Logoa
 

Hemen zaude:

Txirrindulariek nahitaez kontratatu behar al dute erantzukizun zibileko asegurua?

Informazioa

Horri dagokionez, oinarrizko lau alderdi nabarmendu ditzakegu:

  1. Bizikletek ez dute zertan kontratatu erantzukizun zibileko asegururik zirkulazioan.
  2. Asegururik ez duen txirrindulari batek istripua eragiten badu, Aseguruak Konpentsatzeko Partzuergoak ez ditu estaltzen hark eragindako kalteak.
  3. Baldin eta asegururik ez duen txirrindulari batek istripua eragiten badu, bizikletan doanak hartuko ditu bere gain kalte-ordainak. Bizikleta gidatzen duena kaudimengabea bada edo bere ondarea ez bada nahikoa kalteak ordaintzeko, babesgabetasunean geldituko litzateke biktima.
  4. Etxeko zenbait aseguruk, erantzukizun zibileko estalduraren baitan, familiako kideek bizikleta profesionaltasunez ez erabiltzearen zioz eragindako kalteak biltzen dituzte.

Azaldutakoa dela-eta, hauxe ondoriozta dezakegu: komenigarria dela bizikleta erabili ohi duten pertsonek etxeko aseguruko poliza kontsulta dezaten horrelakorik badute, eta hala ez bada, bizikletaren erabilerari eta zirkulazioari dagokien erantzukizun zibila estaliko duen berariazko asegurua kontratatzea.

Descargatu MMEren txosten juridikoa-Motordunen Mutua Elkartea (307 KB)

 
 

e-mailez bidali