saltatu edukira

Aldundiaren Logoa
 

Hemen zaude:

Ibil al daiteke bizikletaz espaloian edo oinezkoen eremuan?

Informazioa

Trafikoari buruzko Legeak bizikleta-espaloia zer den definitzen du (espaloitik bereizita): "Espaloiaren gaineko seinaleztaturiko bizikleta-bidea". Hau ere ezarri du: bizikleta-bidea da "zikloen trafikorako berariaz egokituriko bidea, seinaleztapen horizontal eta bertikal egokiekin, eta haren zabalerari esker, segurtasunez igaro daitezke bizikletak".

Hortaz, espaloian bertan zikloak segurtasunez ibil daitezkeela adierazteko eta identifikatzeko nahiko nabarmena den marka horizontala edota bertikala identifikatuz eta jarriz, ordura arte eremu osoan oinezkoen erabilera esklusiboa zen tokian, orain gune berria sortzen ari gara, "bizikleta-espaloia" deritzona. Eta identifikazio eta erregulazio berri horrekin, ez dira espaloiak dakarren oinezkoen eremua urratzen ari (hala ere, eremu hori ukitu egin litezke, edo are gehiago, aldarazi egin litezke, oinezkoen mugikortasun baldintzak inguru horretan); izan ere, dagoeneko ez da soilik halakotzat hartzen (edo aurreko plataforma osoa behinik behin).

Beraz, udal bakoitzak ezarritako bizikleta-espaloietatik ibili ahal izango dira bizikletak (era berean, ordenantzaren barruan arautu beharko da), baita udal ordenantza horiekin bat etorriz beren beregiko baimena duten oinezkoen eremuetatik ere, non behar bezala araupetuko den azken horietatik ibiltzeko araubidea (komenigarria izango litzateke, hortaz, «oinezkoen eremu» deitzeari uztea eta «oinezkoen lehentasunezko eremu» izendatzea), uneoro oinezkoen lehentasuna eta segurtasunak bermatuta betiere Baina ezin izango dira bizikletak ibili espaloietatik inola ere, salbu eta Zirkulazio Erregelamendu Orokorrak beren beregi baimentzen badu eta, hala denean, udal araudiek.

Deskargatu erantzun-txosten zabalagoa (439 KB)

 
 

e-mailez bidali