saltatu edukira

Aldundiaren Logoa
 

Hemen zaude:

Laguntza pertsonalerako prestazio ekonomikoa

Informazioa

Laguntza pertsonalerako prestazio ekonomikoa laguntzaile pertsonal bat kontratatzearen ondoriozko gastuak ordaintzeko da; laguntza hori asteko gutxieneko ordu kopuru jakin baterako izan behar da, eta onuradunari aukera eman behar dio ikasketak egiteko, lan egiteko eta eguneroko oinarrizko jarduerak modu autonomoagoan egiteko.

Mendetasunaren graduaren arabera ezarriko da astean zenbat ordutan eman behar duen zerbitzua laguntzaile pertsonalak: 5 ordu astean, III. gradurako; 4 ordu astean, II. gradurako; eta 3 ordu astean, I. gradurako.

Laguntza pertsonalerako prestazio ekonomikoa aldizkakoa izango da, eta mendetasunaren graduaren eta puntuen arabera aitortuko da.

Laguntza-zerbitzuak ematen dituen enpresa baten bidez edo zuzenean lan-kontratu baten bidez edo zerbitzuak emateko kontratu baten bidez emango ditu zerbitzuak laguntzaz arduratzen den pertsonak, hau da, laguntzaile pertsonalak. Kontratuan, onuradunak zerbitzurako proposatutako baldintzak eta jarraibideak jasoko dira, eta, hala badagokio, konfidentzialtasun-klausula.

Onuradunak bete beharreko baldintzak

    Legez emantzipatutako 16 urtetik gorakoa izatea, edo 18 urte baino gehiago eta 65 urte baino gutxiago izatea. Onuraduna izateko, beharrezkoa izango da emantzipazioa egiaztatzea; horretarako, emantzipazio hori Erregistro Zibilean erregistratuta egon behar da. 65 urte bete ondoren laguntza pertsonalerako prestazioaren onuradun direnek onuradun izaten jarraituko dute adin mugarik gabe, baina betiere legeak ezarritako baldintzak betetzen badituzte.
  1. Honelako mendetasuna aitortuta edukitzea: III. gradua; II. gradua; I. gradua, 25 eta 49ren arteko puntuazioarekin.
  2. Gaitasuna izatea behar dituen zerbitzuak zehazteko, kontrolatzeko eta laguntzaile pertsonalari jarraibideak emateko jakin dezan nola eman behar dituen zerbitzuok.
  3. Arreta eskaintzeko banan-banako programaren proposamena sinatzen denetik, bizimodu independentetako plan personal bat aurkeztea; horretarako, Gizarte Ekintza Saileko bulegoetara joateko ordua emango zaio.
  4. Arreta eskaintzeko banan-banako programan prestazio ekonomiko mota hau aginduta egotea.
  5. Arreta eskaintzeko banan-banako programa onartzeko foru agindua jakinarazten denetik, zerbitzuak emateko kontratu bat aurkeztea, dela enpresa baten bidez, dela zuzenean onuradunarekin edo hura ordezkatzen duen pertsona edo erakundearekin.

Laguntzaile pertsonalaren baldintzak

  1. 18 urte baino gehiago izan behar ditu.
  2. Estatu espainiarrean legalki bizi behar da.
  3. Gizarte Segurantzaren arloan zaintzaile profesionalentzat ezarritako betebeharrak bete behar ditu.
  4. Laguntza pertsonaleko zerbitzuak emateko pertsona egokia izatea; alderdi hori mendetasuna duen pertsonaren erantzukizunpeko adierazpenaren bidez egiaztatuko da, foru dekretu honen II. eranskineko eredua erabilita.
  5. Ezin da izan onuradunaren ezkontidea edo izatezko bikotekidea, edo haren ahaidea (odolekoa, ezkontza bidezkoa edo adopzio bidezkoa, hirugarren ahaidetasun maila arte), edo mendetasuna duen pertsonaren legezko tutorea.
  6. Horrez gainera, foru dekretu honen III. eranskinean jasotzen diren baimenak sinatuko ditu laguntzaileak.
  7. Kontratua egiten bada laguntza pertsonaleko zerbitzuak ematen dituen erakunde batekin, prestazio ekonomikoa emateko, Bizkaiko Lurralde Historikoko Gizarte Zerbitzuen Foru Erregistroan inskribatuta egon behar da erakunde hori.

Bateragarritasun eta bateraezintasunen araubidea

2006ko abenduaren 14ko 39/2006 Legearen arabera, katalogoan jasotako zerbitzuen artean ezarri beharreko bateragarritasun eta bateraezintasunari buruzko araubidea kontuan hartuta ere, honako zerbitzu hauek bateragarriak izango dira laguntza pertsonalerako prestazio ekonomikoarekin:

  1. Telelaguntza zerbitzua.
  2. Eguneko laguntza-zerbitzua, eguneko zentro pribatuan emandako zerbitzua, eta osasun arlo pribatuko eta Osakidetzaren sareko antzeko baliabideak, baita aisialdi edo astialdiko jarduerak garatzekoak direnak ere.
  3. Etxez etxeko laguntza zerbitzua.
  4. Eguneko laguntza-zerbitzua, eguneko zentro publikoan emandako zerbitzua eta okupazio-zentroan emandakoa.
  5. Egoitzan emandako laguntza-zerbitzua, 16 ordukoa edo handik beherakoa bada.
  6. Egoitzan emandako laguntza-zerbitzua, 16 ordukoa edo handik beherakoa bada eta eguneko laguntza-zerbitzua badu, edo okupazio-zentroan emandakoa.
  7. Foru sareko egoitza soziosanitarioen unitateetan edo osasun-zentroetan sartzea, egonaldia urtean 30 egunetik gorakoa ez bada.
  8. Autonomia pertsonala sustatzeko zentroak, titulartasun publikoko sare publikoan sartuta badaude edo Bizkaiko Foru Aldundiarekin hitzarmena, kontratua edo ituna badute.
  9. Egoitzan aldi baterako egonaldiak egitea bateragarriak izango da laguntza pertsonalerako prestazio ekonomikoarekin, egoitza- egonaldia 30 egun naturaletik beherako bada urtean.

Hauek dira gehieneko zenbatekoak:

  • III. gradua, 90 - 100 punturekin. 833,96 euro
  • III. gradua, 75 - 89 punturekin. 625,47 euro
  • II. gradua, 65 - 74 punturekin. 462,18 euro
  • II. gradua, 50 - 64 punturekin. 401,20 euro
  • I. gradua, 40 - 49 punturekin. 300,00 euro
  • I. gradua, 25 - 39 punturekin. 300,00 euro

Legezko arauketa

 
 

e-mailez bidali