saltatu edukira

Aldundiaren Logoa
 

Hemen zaude:

Industrialdeetako Programa: kudeaketa eta hobekuntza-planetarako dirulagntzak

Informazioa

ZERTARAKO EMATEN DA DIRU-LAGUNTZA?

Industria poligonoko gai komunak kudeatzea, gaiak industria poligonoa kudeatu, zaindu eta hobetzera bideratuta badaude, kasuan kasuko toki erakundearekin lankidetzan eta kontzeptu hauekin lotuta:

  • Industria-poligonoaren plan integral bat egitea (Kudeaketa-plana + Jarduketa-plana)
  • Kudeaketa-plana egitea
  • Jarduketa-plana egitea
  • Industria-poligonoaren lege, hirigintza, ingurumen eta abarretako egoerari buruzko azterlana idaztea

Diru-laguntzaren zenbatekoa diruz lagundu daitekeen inbertsioaren % 75era iritsi daiteke eta ezin da izan 20.000 euro baino handiagoa erakunde bakoitzarentzat

NORENTZAT?

Industria poligonoetako jabeen edota errentarien taldeak: izena edozein dela ere (jabeen erkidegoa, jabeen elkartea, mantentze- eta zaintza-lanetako erakundea).

Diru-laguntza jasotzeko eskubidea izateko baldintzen artean honako hauek daude: Legez eratuta egotea, industria-poligonoan kokatutako enpresen % 50 baino gehiago elkartuta edukitzea, edo industria-poligono osoaren azaleraren jabetzaren % 50 baino gehiago izatea, industria poligono batekoa izatea, Bizkaiko edozein udalerritan kokatutakoa; jabetza pribatukoa izatea poligonoaren azalera osoaren %50 baino gehiago edo azalera eraiki guztiaren %50 baino gehiago, lankidetza akordioren bat izatea industria poligonoaren kudeaketa, zaintza eta hobekuntzari dagokionez, poligonoaren kokapenari dagokion tokiko erakundearekin, funtzio nagusia industria poligonoa kudeatu, zaindu eta hobetzera bideratutako jarduerak izatea, zerga betebeharrak, Gizarte Segurantzarekikoak eta diru-laguntzak itzultzearen ondoriozkoak eguneratuta edukitzea eta diru-laguntzei buruzko Foru Arauaren 12. artikuluak ezarritako ezein egoeratan sartuta ez egotea.

ESKAERAK

  • 2020ko maiatzaren 12tik irailaren 15era arte (irailaren 28ra arte luzatu da),13:30ean.
  • Ekonomia Sustatzeko Sailaren Bulego Birtualaren bidez aurkeztu beharko dira. Horretarako sinadura elektronikoa izan behar da (Izenpe, NAN elektronikoa, etab.),  Bizkaibai zerbitzuan alta emanda egotea, edo B@kQ ziurtagiri elektronikoa erabili; azken hau Orueta Apezpikuaren kaleko 6an eska daiteke.

DOKUMENTUAK

Beste dokumentuak:

Informazio gehiago nahi izanez gero:

Fitxategi hauek ikusteko Adobe Reader doako programa behar duzu.

 
 

e-mailez bidali