saltatu edukira

Aldundiaren Logoa
 

Hemen zaude:

Adela Asua, Zinemakumeak gara!, Mutualia eta Ahizpa Oblatuak

Informazioa

Zirgari Sariak, BBK eta Bizkaia Foru Aldundia Logoak

Bizkaiko Foru Aldundiak eta BBK-k honako hauek emakumeen eta gizonen berdintasunaren alde egindako lana saritu du: Adela Asua legelaria, Zinemakumeak Gara! zinema-erakusketa, Mutualia eta Ahizpa Oblatuak (Leiho Zabalik programa). Horretarako, Berdintasunerako 2018. urteko Zirgari sariak eman dizkie.

Banatu dira sariak, eta 400 pertsona inguru egon dira ekitaldian. Sari horien bidez pertsona, erakunde eta enpresek emakumeen eta gizonen arteko berdintasunaren alde egindako lana aitortzen da. Gala Emakumeen Nazioarteko Eguna den martxoaren 8ko bezperan egin da, eta bertan izan dira Unai Rementeria Ahaldun Nagusia eta BBK-ko presidentea den Xabier Sagredo.

BBK-k eta Enplegua, Gizarte Inklusioa eta Berdintasuna Sustatzeko Foru Sailak antolatutako Zirgari sarien xedea pertsona, erakunde eta enpresek berdintasunaren alde egindako lana, ahalegina, dedikazioa eta inplikazioa aitortzea da. Zirgari sarien izenak zirgariek egiten zuten lan gogorra ekartzen du gogora: emakume horiek itsasontziak atoian eramaten zituzten itsasadarrean zehar, eta, horretarako, beren indarra eta soka bat, zirga bat, besterik ez zuten erabiltzen.

Sariak lau sailkapenetan banatzen dira:

  • Ibilbidea saritzeko Ohorezko Saria: Adela Asua. Unai Rementeria Bizkaiko Ahaldun Nagusiak emango du.
  • Erantzunkidetasun eta kontziliazioa: Mutualia. Gorka Martínez BBK-ko zuzendari nagusiak emango du.
  • Emakumeenganako indarkeriaren kontrako borroka: Ahizpa Oblatuak (Leiho Zabalik programa). Teresa Laespada Enplegua, Gizarte Inklusioa eta Berdintasuna Sustatzeko foru diputatuak emango du.
  • Ahalduntzea eta balio-aldaketa: Zinemkumeak Gara!. María Guijarro Berdintasunerako, Lankidetzarako eta Dibertsitaterako foru zuzendari nagusiak emango du.

Sailkapen bakoitzeko irabazleak 6.000 euroko sari ekonomikoa jasoko du, ohorezko sariari dagokionez izan ezik, horrek ez baitakar sari ekonomikorik. Zirgari Sarien filosofiak hainbat printzipio ditu oinarri, besteak beste: emakumeenganako indarkeria desagerraraztea, mikromatxismoen aurkako lana, maskulinitate berrien aldeko apustua, hezkidetzan egindako aurrerapausoak, balioak aldatzearen aldeko ekimenak, ahalduntzea eta denboraren erabilera berriak eta kontziliazio erantzukidea.

ARGAZKIAK ETA BIDEOAK

Irudiak-Google drive

bideoak-Google drive

 
 

e-mailez bidali