saltatu edukira

Aldundiaren Logoa
 

Hemen zaude:

231 eredua. Informazioaren aitorpena herrialdez herrialde

Informazioa

Aplikagarria den araudia

Europako Kontseiluaren 2016ko maiatzaren 25eko 2016/881 Zuzentarauak 2011/16/ EB Zuzentaraua aldatzen du, fiskalitatearen esparruan informazioa automatikoki trukatzeko derrigortasunari dagokionez. Eta erregulatzen du enpresa multinazionalen taldeek zer txosten aurkeztu behar duten urtero eurek jarduten duten lurralde fiskal bakoitzeko, txosten hori erabilgarria izango baita transferentzia-prezioen arrisku globala ebaluatzeko. Dena dela, txosten horren xede nagusia eragiketa lotuen inguruko arrisku-analisia egiteko beharrezkoa den informazioa ematea izango da, eta, horrenbestez, tributu-administrazioen lana erraztuko du, administraziook txosten hori erabili ahal izango baitute zerga-oinarria erosionatzeari eta mozkinak lekualdatzeari lotutako beste arrisku batzuk ebaluatzeko.

Zuzentarau horri egokituz, informazioa herrialdez herrialde aurkezteko betebeharra erregulatu da Sozietateen gaineko Zergari buruzko 2013ko abenduaren 5eko 11/2013 Foru Arauaren 43. artikuluko 10. eta 11. zenbakietan.

Herrialdez herrialde aurkeztu beharko dute informazioa:

Espainiako lurraldean egoiliar diren entitateek, baldin eta, 43. artikuluko 3. zenbakian ezarritako eran definitutako talde bateko entitate nagusiak izanik, aldi berean beste entitate —egoiliar edo ez-egoiliar— baten menpe ez badaude, eta baldin eta taldearen parte diren pertsona edo entitate guztien eragiketa-bolumen osoa 750 milioi euro edo handiagoa bada zergaldia hasi aurreko 12 hilabeteetan.

Espainiako lurraldean egoiliar diren eta, zuzenean edo zeharka, Espainiako lurraldean ez-egoiliar den entitate baten mende dauden entitateek —ez-egoiliarra den entitate hori ezin da izan aldi berean beste entitate baten menpekoa— eta entitate ez-egoiliarren establezimendu iraunkorrek, betiere Sozietateen gaineko Zergari buruzko Foru Arauaren 43. artikuluko 10. zenbakian jasotako inguruabarretakoren bat gertatzen bada eta taldearen parte diren pertsona edo entitate guztien eragiketa-bolumen osoa 750 milioi euro edo handiagoa bada zergaldia hasi aurreko 12 hilabeteetan.

Herrialdez herrialde eman beharreko informazioa 2016ko urtarrilaren 1etik aurrera hasitako zergaldietarako eman beharko da.

Aurkezteko epeak

Informazioa herrialdez herrialde aitortzeko 231 eredua aurkezteko hamabi hilabeteko epea dago, eman behar den informazioari dagokion zergaldia amaitu eta hurrengo egunetik aurrera.

Fitxategi erantsiak

 
 

e-mailez bidali