saltatu edukira

Aldundiaren Logoa
 

Hemen zaude:

Lagundutako Bainua

Informazioa

Lagundutako Bainua

Lagundutako bainua Bizkaiko Foru Aldundiak sei hondartzatan ematen duen zerbitzua da, eta horren helburua da, erabiltzaile guztiek, mugikortasun edo autonomia mugatua dutenek ere, itsasoan bainatzeko aukera izatea.

Zerbitzua uztailean, abuztuan eta irailean emango da, eta bainatzeko laguntza pertsonala emateaz gain, autonomia nahikoa duten eta soilik laguntzazko materiala behar duten pertsonentzako beharrezko materiala ere eskaintzen da, hala nola uretako aulkiak, garabiak, taka-takak, makuluak, txalekoak, etab.

Laguntza pertsonaleko zerbitzua jasotzeko hitzordua besterik ez da eskatu behar. Horretarako, deitu 663 261 992 telefono zenbakira edo sartu BizkaiUp mugikorreko aplikazioan (deskargatzeko erabili hurrengo estekak):

Era berean, hitzordua eskatu ahal izango da hondartzan bertan zerbitzu hori emateko dagoen karpan. Materiala maileguan jasotzeko erreserba aurrez aurre egin ahal izango da aipatutako karpan.

Elkarteek eta taldeek, nahitaez, 663 261 992 telefono zenbakian izapidetu beharko dituzte erreserbak.

2022ko denboraldian lagundutako bainua duten hondartzak honako hauek dira: Arena-Zierbena, Arrigorri-Ondarroa, Ereaga-Getxo, Isuntza-Lekeitio, Laidatxu-Mundaka eta Plentzia.

 
 

e-mailez bidali