saltatu edukira

Aldundiaren Logoa
 

Hemen zaude:

Maiz egiten diren galdera teknikoak

Informazioa

 

Nola bidali behar dira fakturak?

Liburuari eta eragiketa motari dagokien XMLa erabili behar da. Fakturak etengabe bidaltzen dira, baina, eragiketak errazteko, 10.000ko blokeetan taldekatzen dira, erantzun sinkronoa bermatzeko.

Zer karaktere erabil daitezke fakturetan?

UTF-8 kodekoak.

Web orrietan zerbitzuak ezartzen dituzten enpresak homologatuta egon behar dira?

Ez.

XMLa sinatuta bidali behar da?

Ez, XMLa ez da sinatu behar.

IBES sistemako web zerbitzuak erabiltzeko bezero ziurtagiria behar da?

Bai. Zergapekoak edo beraren ordezkari baimenduak aurkez dezake (honek onartutako ziurtagiri elektronikoa eduki behar du). Beraz, zerbitzuak erabili ahal izateko ezinbestekoa da Foru Ogasunak onartutako ziurtagiri elektronikoa instalatuta edukitzea informazioa bidaltzeko erabiliko den ordenagailuan.

Zer gertatzen da alta eman nahi bazaio lehendik erregistratuta dagoen faktura bati?

Sistemak ez du onartuko faktura, bikoiztu egingo litzateke eta. Honako hauek dira fakturetako datu bereizgarriak: egilearen IFZ, saila eta zenbakia, eta bidalketa data.

Erantzuna text/xml formatuan gabe text/html formatuan jaso dut. Non egon daiteke azaroa?

Bezeroak argitu behar du ea sortutako HTTP eskaeran informaziorik falta den (esaterako, ziurtagiria); hala gertatuz gero, sistemak errore mezua bidaliko du html formatuan.

XML bidalketan ihes karaktereak erabili behar dira?

XML elementu batean beheko taulako karaktereak erabili behar izanez gero, ihes kodeak ezarri behar zaizkie:

Karakterea Ihes karakterea
& &
< &lt;

Nola aurkez ditzakete fakturak liburuaren titular ez diren pertsonek?

Zergadunek hainbat plataforma eta zerbitzugile erabil ditzakete fakturak aurkezteko. Baimendutako hirugarren edo ordezkari bati edo batzuei agindu diezaiekete faktura batzuen inguruko informazioa emateko ardura, eta aldi berean berek zuzenean bidal dezakete Foru Ogasunera beste faktura batzuei buruzko informazioa.

Ziurtagiriak aurkezlea identifikatzen du; aurkezlea liburuaren titularra bera edo ordezkaritza baimentzeko irizpideak betetzen dituen hirugarren bat izan daiteke.

Nola jasotzen dira faktura bidalketen erantzunak?

XML erantzun fitxategian bidalitako faktura guztien identifikazioa azalduko da, eta horrekin batera balidazioaren emaitza ere bai. Erroreren bat gertatu bada, beraren kodea eta azalpena agertuko dira.

Sisteman balidazioa gainditzen duten fakturak baino ez dira grabatuko.

Foru Ogasunak errorea itzultzen badu, aurkitzen duen lehen errorea soilik azalduko du edo faktura osoa aztertuko du eta aurkitzen dituen errore guztien berri eman?

Balidazioa fakturako lehen errorea dagokio. Ez da emango faktura osoaren balidazioaren berri, datu batzuk elkarri lotuta daude eta.

Ezarri da mugarik aitortzaile bakoitzak egunean egin ditzakeen bidalketetarako?

Ez, ez da ezarri mugarik. Fakturak etengabe bidaltzen dira, baina, eragiketak errazteko eta erantzun sinkronoa bermatzeko, 10.000ko blokeetan taldekatzen dira.

Nola eman behar da izena?

Hurrenkera honetan: lehen abizena, bigarren abizena eta gero izena, puntuazio zeinurik gabe.

Nola bidal daitezke fakturak epez kanpo?

Epez kanpoko fakturak modu berean bidal daitezke.

Epealdiak eta ondorioak araudian ezarriko dira. Ez da eragozten fakturak epez kanpo bidaltzea.

Nola kontrolatuko dira bikoiztasunak altetan eta bajetan?

Alta emateko bidaltzen den faktura lehendik alta emanda badago, faktura bikoiztasunaren berri ematen duen errore mezuan fakturari alta eman zitzaion bidalketaren CSVa agertuko da.

Halaber, baja emateko bidaltzen den faktura lehendik baja emanda badago, errore mezuan fakturari baja emateko eskaeraren bidalketaren CSVa agertuko da.

Nola kudeatu behar dira inbertsio ondasunen datuen bidalketak?

Fakturak ez bikoizteko eta inbertsio ondasunen inguruko aldaketak eta bajak egin daitezkeen kontrolatzeko, honako datu bereizgarri hauek hartuko dira gakotzat: fakturaren identifikazioa, ondasunaren identifikazioa eta aldiaren datuak.

Datuak bidaltzeko aukera ematen duen fitxategi bihurgailuren bat?

Ez, ez dago xml fitxategietara aldatzeko bihurgailurik.

Zenbat eragiketa bidali daitezke hilean edo egunean formularioaren bidez?

BIH sistemaren proiektuko web formularioek ez dute erabiltzeko mugarik. Eskuz eta banaka betetzen dira faktura mailan, eta azken horiek banan-banan gehitzen joaten dira.

Aldaketak eta bajak egiteko, kontsultaren bitartez sartu behar da, eta, behin pantailan faktura bat aukeratuta, baja eman eta aldatzeko aukera ematen da.

Hornitzailearen faktura zenbakia adieraztean, BIH sistemak honelako karaktere bereziak onartuko al ditu: barrak (/), gidoiak (-), puntuak (.), tarteak eta abar?

BIH sistemak karaktere berezi latinoak bidaltzeko aukera ematen du: "ñ", "Ç" edo, oro har, UTF-8 formatuan onartutako edozein karaktere berezi.

Aitzitik, ez daude onartuta bestelako karaktere bereziak, hala nola karaktere txinatarrak, arabiarrak eta abar.

Nola eskuratu daiteke bidalketan gerta daitezkeen erroreei buruzko xml fitxategia? Nora jo dezaket xml fitxategia deskargatzera, gero tratatu ahal izateko? Pantailan bakarrik ikusi daiteke?

Aurkezpen erroreei buruzko xml fitxategia aurkezpenaren unean itzultzen da. Kontsultako web zerbitzuak aukera ematen du bilaketa parametro desberdinekin aurkeztutako fakturak deskargatzeko. Kontsultako web formularioaren bidez, bistaratu ere egin daiteke.

Noiz informatu behar da IDOtro blokea?

"Eragiketaren kontrako alderdia (bezeroa/hornitzailea)" edo fakturaren igorleak Espainian emandako IFZrik ez duenean (besteak beste, atzerriko hornitzaile edo bezeroen kasuan), IDOtro eremua bete beharko du.

Kontrako alderdiari informatu behar zaio IFZ izanik Foru Ogasunean erroldatu gabe dauden espainiarren kasuan ere, egindako fakturei, aseguru eragiketei eta eskudirutako eragiketei dagokienez. IDType eremuan 07 balioa jarri behar da.

Noiz gertatu daiteke errore bat kontrako alderdiaren blokean?

Egindako fakturen kasuan, faktura igorlearen IFZ bat etorri beharko da titularraren IFZrekin. Dena den, jasotako fakturetarako, faktura igorlearen IFZ bat etorri beharko da kontrako alderdiaren IFZrekin.

Faktura bati baja ematen bazaio, berriro alta eman ahal izango zaio egilearen fakturaren serie zenbaki berarekin?

Ez. Baja logiko bat da fakturen baja. Baldin eta faktura bati NumSerieFacturaEmisor berarekin berriro alta eman nahi bazaio, titularraren IFZ, serie zenbakia edo faktura egin zen eguna aldatu behar da.

Nola zuzendu daiteke faktura bat?

Faktura erregistratzean errore bat gertatuz gero, faktura aldatu egin beharko da. Faktura bat okerra bada, faktura zuzentzaile bat egin behar da, ordezkapenagatik edo diferentziengatik.

Baja eman diezaioket erroreekin Foru Ogasunean onartu zen jasotako faktura bati, ala onartu egin beharko litzateke?

Bai, erroreekin onartutako fakturari baja eman ahal izango zaio.

Nola berreskuratu ditzaket, XML bidez, aurkeztutako datuak?

Bidalitako fakturak kontsultatzeko, web zerbitzua bi modutan erabili ahal izango da:

  • Orrialde gakorik gabe: faktura guztiak erakutsiko dira.
  • Orrialde gakoarekin: orrialdekatzean adierazita dagoen fakturaren segidan erakutsiko dira fakturak.

Orrialde gakoarekin kontsultatzen denean ("IDFactura" faktura gakoa zehaztuko da, eta hortik aurrera aurkezpen dataren arabera ordenatutako hurrengo erregistroak berreskuratuko dira), faktura informatuaren hurrengo fakturak berreskuratuko ditugu. Baina ez dugu berriro bidaliko orrialde gakoan sartutako faktura.

Ba al dago errore zerrenda bat?

Bai. Erroreak Baliozkotzeen eta akatsen agirian aurkitu ahal izango dituzu.

Nola kontrolatzen da faktura bikoiztu bateko errorea?

Aurkezten diren erregistro guztiek gako bakar bat izan beharko dute, honela osatuta: igorlearen IFZ, fakturaren serie zenbakia eta faktura egin zen data. Erregistro bat balio horietako batekin berriro erabili edo aurkeztu nahi baduzu, gainerako balioetako bat aldatu beharko duzu. Kontuan hartu behar da deuseztatutako erregistroei sisteman alta eman zaiela eta, beraz, bikoiztuta egoteagatik errefusatuko direla identifikazio bereko erregistro bat berriro aurkeztuz gero.

Zerk eragiten du [1304] kodea duen errorea? Espero al zen pseudoatributu izen bat?

Oro har, errore hori XML ondo eratuta ez dagoenean gertatzen da edo, bestela, dena delako XSDan definitutako egiturarekin betetzen ez duenean.

Web zerbitzuaren bidez egin edo jasotako fakturak kontsultatzean, deuseztatutako fakturak itzultzen al dira?

Bai.

Zenbat faktura sartu behar ditut bidalketa bakoitzean?

Berehalako informazio hornidurako sistema diseinatzean, informazioaren tratamendu masiboan pentsatu da. Hori dela eta, web zerbitzuak elkarrekintzarako bide nagusia da.

Beraz, praktikoena da bidalketa bakoitzeko ahalik eta erregistro gehien elkartzea.

Bidalketa bat egiten den bakoitzean, bai zergadunaren sistema informatikoak eta bai Ogasun Departamentuak aurretik azpiegiturako lanak egin behar dituzte (komunikazioaren ezarpena, xml mezuen tratamendua, zerbitzarien sinkronizazioa, identifikazioa eta abar), faktura bakoitza benetan prozesatzen hasi baino lehenago. Gainera, faktura tratatu ondoren, eragiketak berberak egin behar dira, erantzuna bidali eta tratatzeko. Hortaz, faktura bakoitzeko bidalketa bat egingo balitz, bi sistemek azpiegiturako eragiketak banaka (edo faktura gutxi taldekatuta) bidalitako faktura kopuruarekin biderkatuko lituzkete, eta haien baliabide asko faktura talde bakoitzeko aldi bakarrean egin litezkeen eragiketak gauzatzera bideratuko lituzkete.

Horrenbestez, eta sistemek horretarako aukera ematen dutenez, gomendatzen dugu bidalketak loteka egitea, banakako bidalketak egin beharrean. Izan ere, horrek bi sistemen alde jokatuko luke eta, batez ere, BIH sistemaren erabiltzaileen alde.

Nola kontsultatu daitezke aurkeztutako fakturak?

Bi aukera daude, aurkeztutako fakturak kontsultatzeko.

Faktura kopurua handia bada, dena delako liburuaren kontsultako web zerbitzua erabiltzen da, fakturen zerrenda tamaina mugarik gabe lortzeko.

Zerbitzu honetan, filtro edo iragazki parametro desberdinak erabili daitezke. Erregistro liburuaren titularraren fakturen zerrenda lortu daiteke, ekitaldi eta aldi baterako. Aukera ematen du orrialdeka kontsultatzeko. Horretarako, kontsultak lortutako azken fakturaren identifikazioarekin egin behar dira, eskaeraren <ClavePaginacion> blokea informatuta.

Aukeran, faktura kopuruak txikiagoak direnean, kontsulta formulario bidez egin daiteke, web orri bat erabilita. Kasu horretan ere, hainbat iragazki parametro erabili daitezke, bilaketa mugatzeko.

Nola bete behar da "fakturaren seriea/zenbakia" eremua?

IBESren (informazioaren berehalako hornikuntza) "ID Faktura" eremua betetzearen ondoreetarako Fakturaren seriea/zenbaki esleitzeko gomendioa honako hau da:

  • Gomendatutako karaktere-jokoa: 0123456789ABCDEFEGHJKLMNPQRSTUVXYZ. Letra xeheak ez erabiltzea gomendatzen da.
  • Zuriunea: horrelakorik erabiltzen bada, karaktere bakarra erabiliko da, inoiz ez da erabiliko bat baino gehiago.
  • Karaktere bereziak: erdiko marra "-", beheko marra "_", barra makur normala "/", puntua "."
  • Fakturaren identifikazioan Seriea sartzen bada, lehen tokian jartzea gomendatzen da eta, horren ostean, fakturaren zenbakia, tartean zuriunea utzita. 
  • ID faktura eremua ez da zuriuneekin hasi behar (beraz, testuak ezkerrera doituta egon behar du).

Nola ematen zaie konponbidea proben eremuan aurkeztu beharko liratekeen baina errakuntzaz ekoizpen-eremuan aurkeztu diren fakturei?

Faktura horiek bajan eman behar dira ekoizpen-eremuan, dagokion libururako, web zerbitzuaren dokumentazioan ageri den baja emateko web zerbitzuaren bidez. Titularraren baliogabetutako fakturen zenbakia (igorpen seriea-zenbakia-data) etorkizunean berriro erabili nahi bada, baliogabetuta daudenez, igorpena aldaketa gisa (A1) gauzatu beharko da eta ez alta gisa (A0), bestela, gakoaren bi errore emango lirateke.

Nola ematen zaie konponbidea errakuntzaz lurralde-esparru ezberdinen artean aurkeztu diren fakturei?

Aurkeztu diren faktura horiek bajan eman behar dira okerreko lurralde-esparruan, web zerbitzuaren dokumentazioan ageri den baja emateko web zerbitzuaren bidez. Jarraian, fakturak lurralde-esparru egokian aurkeztu behar dira berriro.

 
 

e-mailez bidali