saltatu edukira

Aldundiaren Logoa
 

Hemen zaude:

Industrialdeetarako Programa: Enpresetan inbertsioak egiteko dirulaguntzak

Informazioa

ZERTARAKO EMATEN DA DIRU-LAGUNTZA?

  • 2019/11/1etik 2020/10/31era arte eginiko inbertsioak, kontzeptu hauei dagozkienak: informatikako aplikazio eta programa berriak erostea (erabilera-lizentziak berritzea izan ezik), merkataritza elektronikoa ahalbidetzen duten web orriak sortzea edo egokitzea, informazioa prozesatzeko ekipoak, makinak, tresnak, instalazioak egokitu edo hobetzea, garraio-elementuak (material eta merkatugaien lurreko garraioa soilik), Industria 4.0rako transizioa egiteko inbertsioak (digitalizazioa, sentsorizazioa, IOT, eta abar).
  • Diru-laguntzaren zenbatekoa diruz lagundu daitekeen inbertsioaren % 25 izango da, 1.000 eurora arte, aplikazio informatikoetan, informazioa prozesatzeko ekipoetan eta web orrietan eta 4.000 eurora arte, gainerako inbertsioetan BEZa alde batera utzita.
  • Diru-laguntzaren zenbateko osoa ezin da izan 5.000 euro baino handiagoa erakunde bakoitzarentzat

NORENTZAT?

  • 20.000 biztanle baino gutxiago dituzten udalerrietako industrialdeetan, Bizkaiko Foru Aldundiaren partaidetza duten industrialdeetako enpresetan eta Azpiegiturak S.A.M.P. foru-sozietate publickoak kudeatutako elkartegietan kokatuta dauden enpresetan.
  • Inbertsioetarako diru-laguntzak jasotzeko eskubidea izateko baldintzen artean honako hauek daude, besteak beste: Sozietatearen helbidea eta zerga-helbidea Bizkaiko Lurralde Historikoan izatea, 4. eranskinean zehazten diren industrialdeetan kokatuta egotea, Jabetzan izatea edo errenta-araubidean egotea eta errentatzailearekin hartutako betebeharrak egunean izatea, Gizarte Segurantzan eta ekonomia-jardueren gaineko zergan epigrafe egokian alta emanda egotea eta Sozietate publikoa, zuzenbide publikoko erakundea eta ondasun erkidegoa, eta sozietate zibila ez izatea, eskabidea aurkeztu aurreko bi urteetan, gutxienez, hastea jardueran.

ESKAERAK

  • 2020ko maiatzaren 12tik ekainaren 5era arte (ekainaren 18ra arte luzatuko da), 13:30ean.
  • Ekonomia Sustatzeko Sailaren Bulego Birtualaren bidez aurkeztu beharko dira. Horretarako sinadura elektronikoa izan behar da(Izenpe, NAN elektronikoa, etab.),  Bizkaibai zerbitzuan alta emanda egotea, edo B@kQ ziurtagiri elektronikoa erabili; azken hau Orueta Apezpikuaren kaleko 6an eska daiteke.

DOKUMENTUAK

Beste dokumentuak:

Informazio gehiago izan ez gero:

Fitxategi hauek ikusteko Adobe Reader doako programa behar duzu.

 
 

e-mailez bidali