saltatu edukira

Aldundiaren Logoa
 

Hemen zaude:

GIZARTGUNE IV: “Inklusioa sustatzeko esku-hartze eredua eraldatuz”

Informazioa

Inklusioa sustatzeko esku-hartze eredua eraldatuz - Deustuko Unibertsitateko Auditorian - 2017/03/16 - 9:00 ordua

GIZARTEGUNE sail honen lehentasunezko ardatzak aztertu eta zabaltzeko espazioa da; izan ere, gure asmoa zimenduak jartzea da beste mundu hori eraikitze aldera, hau da, ahulenekin berdintasunezkoagoa, bidezkoagoa eta solidarioagoa den gizarte hori egiteko. Helburu hori lortu nahi dugu, eta helburu hori eraiki beharra dugu.

PONTENTZIAK:

IREKI

Lansaio horren xedea Bizkaian inklusioa sustatzeko gizarte-zerbitzuen ereduaren definizioaren inguruan eztabaidatzea da; hortaz, horren irizpideak, kontzeptu-esparrua, elkarrekintzak eta arreta-eredua jorratuko dira. Hori guztia gizarte-bazterketako maila altuan dauden pertsonentzako egokiak eta nahikoak diren laguntzak emateko gai den azpisistema moderno eta eraginkorra finkatze aldera.

EGITARAUA

  • 8:30 - 9:00 - Partaideei harrera egin.
  • 9:00 - 9:15 - Jardunaldia aurkeztu.

    Teresa Laespada Enplegua, Gizarte Inklusioa eta Berdintasuna Sustatzeko foru-diputatua.

  • 9:15 - 11:00 - Mahai-ingurua. Gizarte-inklusioa eztabaidagai.
    • Gizarte-inklusioa gizarte-zerbitzuen politikan. Fernando Fantova jauna. Aholkularia.
    • Pertsona ardatz duen inklusio-eredu baterantz abiatuz: inklusio aktibotik aktibazio inklusibora. Joseba Zalakain jauna. Eguía Careaga Fundazioaren baitan dagoen SIISaren Zentroaren zuzendaria.
    • Pertsona erdigunean. INCLUE eredua. Javier Sancho jauna. Emauseko Gizarte Inklusioarako Arloaren zuzendari teknikoa.
    • Solasaldia. Moderatzailea: Teresa Laespada.
  • 11:00 - 11:20 - Kaferako atsedenaldia.
  • 11:20 - 12:30 - Bigarren mahai-ingurua. Inklusioa sustatzeko esku-hartze eredu bat.
    • Lehen mailako arretaren ikusmira. Txema Duque jauna. Bilboko Udaleko Gizarte Zerbitzuen zuzendariorde teknikoa.
    • Profilak, laguntzak eta irizpideak. Izaskun Ormaetxea andrea. IOK-Gizarte Laneko Laborategia.
    • Nola bermatu arreta modu iraunkorrean ematea. Javier Ruiz jauna. Portugaleteko Udaleko Gizarte Zerbitzuetako zuzendaria.
    • Solasaldia. Moderatzailea: Miren García Cangas andrea. BFAko Gizarte Inklusiorako Zentro eta Programen Ataleko burua.
  • 12:30 - 13:30 - Hirugarren mahai-ingurua. Kalitatezko gizarte-zerbitzuak ematean gizarte-ekimenak duen eginkizuna.
    • Catalina Rodríguez andrea. Bizitegiren Banako Plangintzaren arduraduna.
    • Ana López andrea. T4 elkarteko kudeatzailea.
    • Yolanda Alonso andrea. Goiztiri elkarteko Egoitzakoa ez den Inklusioa Sustatzeko Arloko koordinatzailea
    • Itxaso Urcelay andrea. Sortaraziko koordinatzailea.
    • Solasaldia. Moderatzailea: Oscar Seco jauna.
  • 13:50 - 14:00 - Amaiera-ekitaldia. Oscar Seco jauna. Gizarte Inklusioa Sustatzeko zuzendari nagusia.
 
 

e-mailez bidali