ZERTARAKO EMATEN DA DIRU-LAGUNTZA?
-
Erakundearen lehiakortasuna edozein arlotan (prozesua, produktua, antolaketa, parte-hartzea, merkatua, jabetzaren babesa) berrikuntza teknologikoko nahiz ez-teknologikoko proiektuen bidez hobetzea helburu duten jarduerak eta inbertsio aurreratuak, baldin eta erakundearen negozio-ereduarekin koherenteak badira eta eragin handia badute.
-
2018ko martxoaren 21eko 2/2018 Foru Arauaren 4. artikuluan aipatutako berrikuntza sustatzeko Europako funtsen kargura emandako maileguak, arestian aipatutako jarduerak eta inbertsio aurreratuak direla-eta diru-laguntza jaso duten proiektuentzat.
NORENTZAT?
Bizkaiko enpresak, 5-100 langile bitarteko plantilla badute, eta Industriaren, Garraioaren, Eraikuntzaren, Industriarekin lotutako zerbitzuen, Turismoren eta Handizkako Merkataritzaren Sektoreetan badihardute.
2i 2020 PLANA
JUSTIFIKAZIOAK
Justifikazioak aurkezteko epea: 2021eko uztailaren 31 arte, Ekonomia Sustatzeko Sailaren bulego birtualaren bidez.
DOKUMENTUAK:
Beste dokumentuak:
2i 2019 PLANA
JUSTIFIKAZIOAK
-
Justifikazioak aurkezteko epea: 2021eko urtarrilaren 31 arte, Ekonomia Sustatzeko Sailaren bulego birtualaren bidez.
-
Hasierako epemugan (2020ko uztailaren 31) eragina izan dute martxoaren 14ko 463/2020 Errege Dekretuak (COVID-19ak eragindako osasun-krisiaren egoera kudeatzeko alarma-egoera deklaratzen duenak) eta dekretu hori alda edo luza dezaketen hurrengo dekretuek. Ekonomia Sustatzeko foru diputatuaren maiatzaren 13ko 2912/2020 Foru Aginduaren bidez, Ekonomia Sustatzeko Sailaren eskumenekoak diren eta Ekintzailetzako eta Enpresa Lehiakortasuna Bultzatzeko Zuzendaritza Nagusiak kudeatzen dituen 2019. urterako diru-laguntzen programen eta deialdien babesean emandako diru-laguntzak gauzatzeko eta justifikatzeko epeak luzatzea erabaki da. Beraz, justifikazioak aurkezteko gehieneko epea 2021eko urtarrilaren 31an geratu da finkatuta.
DOKUMENTUAK:
Beste dokumentuak:
EMAITZAK
2i 2018 PLANA
EMAITZAK
Dokumentuak:
Laguntzarako baldintzak ezartzen dituen agiria - LBEA (235 KB)
2i 2017 PLANA
EMAITZAK
Dokumentuak:
Laguntzarako baldintzak ezartzen dituen agiria - LBEA (235 KB)
Informazio gehiago nahi izanez gero:

Fitxategi hauek ikusteko Adobe Reader doako programa behar duzu.