saltatu edukira

Aldundiaren Logoa
 

Hemen zaude:

Berrikuntza eta Inbertsio Aurreratua Sustatzeko 2i Plana

Informazioa

ZERTARAKO EMATEN DA DIRU-LAGUNTZA?

  • Erakundearen lehiakortasuna edozein arlotan (prozesua, produktua, antolaketa, parte-hartzea, merkatua, jabetzaren babesa) berrikuntza teknologikoko nahiz ez-teknologikoko proiektuen bidez hobetzea helburu duten jarduerak eta inbertsio aurreratuak, baldin eta erakundearen negozio-ereduarekin koherenteak badira eta eragin handia badute.
  • 2018ko martxoaren 21eko 2/2018 Foru Arauaren 4. artikuluan aipatutako berrikuntza sustatzeko Europako funtsen kargura emandako maileguak, arestian aipatutako jarduerak eta inbertsio aurreratuak direla-eta diru-laguntza jaso duten proiektuentzat.

NORENTZAT?

Bizkaiko enpresak, 5-100 langile bitarteko plantilla badute, eta Industriaren, Garraioaren, Eraikuntzaren, Industriarekin lotutako zerbitzuen, Turismoren eta Handizkako Merkataritzaren Sektoreetan badihardute.

2i 2020 PLANA

ESKABIDEAK (BEHINBETIKO EPEA: EKAINAREN 8ko 13:30era arte)
  • Eskabideak aurkezteko epea: 2020ko martxoaren 30etik ekainaren 8ko 13:30era arte, Ekonomia Sustatzeko Sailaren bulego birtualaren bidez.
  • Hasierako epemuga (2020ko apirilaren 24a) martxoaren 14ko 463/2020 Errege Dekretuaren eta haren ondorengo luzapenen arabera alarma-egoeraren deklarazioan ezarritako administrazio-epeen etendurak eragin zion. Ekonomia Sustatzeko foru diputatuaren maiatzaren 11ko 2783/2020 Foru Aginduaren bidez, administrazio-epeekin jarraitzea erabaki da, eta, beraz, eskabideak aurkezteko gehieneko eguna 2020ko ekainaren 8a izango da.
DOKUMENTUAK:
BESTE DOKUMENTUAK:

2i 2019 PLANA

JUSTIFIKAZIOAK
  • Justifikazioak aurkezteko epea: 2021eko urtarrilaren 31 arte, Ekonomia Sustatzeko Sailaren bulego birtualaren bidez.
  • Hasierako epemugan (2020ko uztailaren 31) eragina izan dute martxoaren 14ko 463/2020 Errege Dekretuak (COVID-19ak eragindako osasun-krisiaren egoera kudeatzeko alarma-egoera deklaratzen duenak) eta dekretu hori alda edo luza dezaketen hurrengo dekretuek. Ekonomia Sustatzeko foru diputatuaren maiatzaren 13ko 2912/2020 Foru Aginduaren bidez, Ekonomia Sustatzeko Sailaren eskumenekoak diren eta Ekintzailetzako eta Enpresa Lehiakortasuna Bultzatzeko Zuzendaritza Nagusiak kudeatzen dituen 2019. urterako diru-laguntzen programen eta deialdien babesean emandako diru-laguntzak gauzatzeko eta justifikatzeko epeak luzatzea erabaki da. Beraz, justifikazioak aurkezteko gehieneko epea 2021eko urtarrilaren 31an geratu da finkatuta.
DOKUMENTUAK:
BESTE DOKUMENTUAK:
EMAITZAK

2i 2018 PLANA

EMAITZAK

2i 2017 PLANA

EMAITZAK

Informazio gehiago nahi izanez gero:

Baterako finantziatzioa: Eskualde Garapenerako Europar Funtsak

Fitxategi hauek ikusteko Adobe Reader doako programa behar duzu.

 
 

e-mailez bidali