saltatu edukira

Aldundiaren Logoa
 

Hemen zaude:

Patinez joan naiteke bidegorrietatik oro har, eta foraletatik bereziki?

Informazioa

Bizikleta-bideetan (eta bidegorrietan bereziki, trafiko motordunetik bereizitik ibiltzen dena) erabilerak erregulatzea jaien jabeak diren erakunde bakoitzari dagokio (udalak eta Foru Aldundia nagusiki). Horrela, bakoitzak bere arau arautzaileak ezar ditzake bere eskumenen barruan, Trafikoari eta Zirkulazioari buruzko Legeak ezarritakoaren arabera.

Hori dela eta desberdintasunak egon daitezke udalerrien artean. Hala ere, gehienek bat egiten dute zirkulazioari buruzko alderdirik garrantzitsuenetan. Horrenbestez, bidegorrietatik patinez ibiltzeko baimena desberdina izan liteke udalerri batetik bestera, eta hori kontuan hartu behar dugu ere bai.

Hala ere, nahikoa zabalduta dago (baina ez da araua), eta beraz, tokiko arautegietan jasota dago, udal bidegorrietatik patinez ibiltzen uztea (oro har, herri barruan), betiere txirrindularien joan-etorriei eta aurreratzeko maniobrei esaterako lehentasunez emanez. Baina aurretik esan dugunez, ez da tokiko esparru guztietan dagoen arau orokor bat. Hala ere, nahikoa zabalduta dago eta kasu bakoitzean kontuan hartu beharko litzateke.

Bizkaiko Foru Aldundiaren bizikleta-bide foralei dagokienez, udalerriak lotzeko tartean izaten dira normalean, beraz, ia guztiak ez dira igarotzen hiriguneetatik eta herri barrutik, kanpotik baizik.

Bizikleta-bide foraletatik ibiltzeko araubideak erregulatzen dituen arautegia Bizkaiko bizikleta-bide foralei buruzko ekainaren 27ko 10/2014 Foru Arauan ezarrita dago (129 BAO, asteartea, 2014ko uztailaren 8). Arau horrek 43.3. artikuluan hau ezartzen du: bereizita dauden bizikleta-bide foraletatik patinez ibil daiteke, hala ere, txirrindularien martxara egokitu beharko dira, eta txirrindularien aurreratze-maniobrak ahalbidetu beharko dituzte; eragozpenak edo arrisku-egoerak sortzea ekidingo dute eta bizikleta-bide horietan erabilera horiek guztiak batera ibiltzea ahalbideko dute. Kasu hauetan erraz uler daiteke txirrindularien lehentasuna bermatzeko, patinez ibiltzen direnek ilaran egin behar izatea (ez parez pare esaterako), txirrindulariei joan-etorrietan laguntzeko. Patinez ibiltzen uzteak ez du ekartzen bizikleta-bide foralen bide-zoruak patinez ibiltzeko gai izan behar izatea, ezta inola ere.  Errodadura-geruza txirrindularien (edo, hala badagokio, oinezkoen) erabileraren  eta bide motaren, inguruaren eta aurreikusitako bidaiaren arabera ezartzen da. Hori dela eta, zenbait bidek asfaltozko zorua izan dezakete, lur trinkoa  eta abar.

Baimen bera dute, adierazitako lehentasunekin eta behar bezalako arretaz, mugikortasun murriztua duten pertsonen joan-etorriak errazteko elektrikoki bultzatutako bizikletak, bizikleta autopropultsatuak eta gurpil-ohol elektrikoak erabiliz trafiko motordunetik banandutako bizikleta-bideetatik ibiltzen direnek.  Kontrakorik seinaleztatu edo baimentzen ez bada, ezin izango da erabili patineterik, gurpil-oholik edo antzeko beste aparatu mekanikorik (esaterako, goitibeherak, karrilanak edo orgatxoak).

Foru arauaren 43.3. art. (hitzez hitz):

Subsidiarioki, trafiko motordunetik banandutako bizikleta-bideak direnez, bizikletentzako sekzioan hauek erabili ahal izango dira: mugikortasun murriztua duten pertsonen joan-etorriak errazteko elektrikoki bultzatutako bizikletak eta bizikleta autopropultsatuak, gurpil-ohol elektrikoak eta patinak. Elementu horiek txirrindularien martxara egokitu beharko dira, eta txirrindularien aurreratze-maniobrak ahalbidetu beharko dituzte, baita oinezkoen martxa ere, zati partekatuetan; eragozpenak edo arrisku-egoerak sortzea ekidingo dute eta bizikleta-bide horietan erabilera horiek guztiak batera ibiltzea ahalbidetuko dute. Kontrakorik seinaleztatu edo baimentzen ez bada, bizikleta-bide foraletan ezin izango da erabili patineterik, gurpil-oholik edo antzeko beste aparatu mekanikorik (adibidez, goitibeherak, karrilanak edo orgatxoak).

Bizikleta-bideak ezin izango dira hartu oinezkoentzako ibilbideen ordezkotzat.

Ez dago zalantzarik bizikidetza egokia lortzeko errespetu-oinarriak ezarri behar ditugula denon artean, aipatutako arautegiko arautegian azpimarratzen dena ere

 
 

e-mailez bidali