saltatu edukira

Aldundiaren Logoa
 

Hemen zaude:

Aparka dezaket bizikleta espaloi edo oinezkoen eremu batean?

Informazioa

Oro har debekatuta dago espaloietan, pasealekuetan eta oinezkoak igarotzeko diren gainerako eremuetan aparkatzea.

Horrekin guztiarekin, Udalerriek beren Udal Ordenantzen bidez bi gurpileko ibilgailuen (esaterako, bizikleten) eta bi gurpileko ziklomotorren aparkalekua erregulatu ahalko dute espaloietan eta pasealekuetan, betiere oinezkoen igarotzea eragotzi gabe, objektu handiren bat garraia dezaketen beharrak kontuan hartuz, eta bereziki desgaitasunen bat duten pertsonen beharrak aintzat hartuz. Horregatik bizikleta-aparkaleku asko espaloietan daude, eta batzuetan, zenbait udalerrik hiri-elementuetara atxikita dauden bizikleten aparkalekua erregulatzen dute, zenbait baldintzetan, bizikleta-aparkalekurik ez dagoelako eta horiek erabiltzeko.

Baina ez nahastu; espaloian edo oinezkoen eremuetan aparkatzea uzteak ez du ekartzen bizikletaz ibiltzea ere uzten dela, behar bezala erregulatuta ez badago salbu.

 
 

e-mailez bidali