saltatu edukira

Aldundiaren Logoa
 

Hemen zaude:

Zein da bizikletaz ibil naitekeen gehieneko abiadura?

Informazioa

Herri barruko hiriguneetan eta ibiltzeko berariaz ezarritako bizikleta-bideetan, dagokion ordenantzak edo kasu bakoitzean zehazten duen seinaleak ezarriko dute abiadura. Legeak esparru horretan azpimarratzen du bereziki motel  ibili beharko dela bizikleta-espaloietatik, oinezkoak sar daitezkeela kontuan hartuz (hala ere, zenbait kasutan ez zaio zuzenbidera egokitzen, eta beraz, legez kontra sartzen dira).

Trafikoari buruzko Legeak ezartzen du gehienez 45 km/h-ko abiadurara ibil daitekeela errepideetatik eta hiriarteko bideetatik. Abiadura hori bakarrik gaindi daiteke bidearen inguruabarrek abiadura handiagora joatea aholkatzen duten tarteetan. Kasu horretan, behar duten galtzadaren eskuineko zatia erabil dezakete, bihurguneak dituzten jaitsiera luzeetan bereziki, eta gainerako ibilgailuetarako ezarritako abiadura-mugak gainditu gabe.

 
 

e-mailez bidali