saltatu edukira

Aldundiaren Logoa
 

Hemen zaude:

Bizikletek kontrako noranzkoan zirkulatu dezakete?

Informazioa

Arauari jarraituz, ez, udaleko eskumeneko agintariak bere eskumeneko bideetan eta bideak erregulatzeko eta identifikatzeko ezarritako ezaugarrien eta neurrien arabera arautzen ez badu salbu. Beraz, baimenik gabe kontrako noranzkoan ibiltzea legez kontrakoa da, eta zeha daiteke.

Arautegi Orokorrean onartzeko dagoen erreformaz baliatuz, 30 km/h-ko edo hortik beherako abiadura-muga eta udal agintarien dagokion baimena duten hiri barruko bideetan bakarrik jasotzen du berariaz egoera hori. Horrela, dagozkion seinaleak erabili behar dira bideko erabiltzaile guztiei jakinarazteko. Halaber, kasu horietan, bizikletek beren noranzko bereko galtzaren eskuineko ertzetik hurbilen ibili behar dutela ezartzen du.

 
 

e-mailez bidali