saltatu edukira

Aldundiaren Logoa
 

Hemen zaude:

Bizikleta-erreia badago, derrigorrezkoa al da hortik zirkulatzea? R-407-ak behartzen du?

Informazioa

Zirkulu urdineko R-407-a seinaleak "nahitaezkotasuna" adierazten du, eta zenbait txirrindulariri isuna jarri diete galtzadatik joateagatik, bizikleta-erreitik joan ordez, mota horretako bideetatik joateko seinalea zuenean. Hala ere, Trafikoko Zuzendaritza Nagusiak (DGT), onartzeke dagoen zirkulazio-erregelamendua berritzeko proposamen berriaren inguruan 20104. urtean sortutako eta Ziklojuristen Sarearen web-orrian jasotzen den eztabaidaren eta kontsulten barruan berariaz egindako kontsulten ondorioz, arau hori modu batera bakarrik   uler daitekeela argitu zuen: "bizikleta-errei horretatik bizikletak bakarrik joan daitezke; beste edozein ibilgailu eta oinezko ezin dira hortik ibili". Beraz, bizikletaz bizikleta-erreitik edo galtzadatik ibil daiteke.

Baina kontuan izanda interpretazio «ofizioso» hori urrun dagoela agintaritzako zenbait agentek egiten zuten interpretaziotik, 2016an, Bizikletaren Mahai Nazionalak DGTri horren inguruko pronuntziamendu bat egiteko eskatu zion berriro ere; honako hau izan zen DGTren erantzuna: "Badakigu R-407a seinaleak hainbat gatazka sortu dituela, hiri-esparruan bereziki. DGTren arabera, bizikletak, ibilgailu bat den heinean, galtzadatik zirkulatu behar du, udaletako mugikortasun ordenantzek bestelako mugikortasun-politikarik ezartzen ez duen bitartean behintzat. Eta bizikletak galtzadan printzipio orokor horretan oinarrituta, R-407a seinalearen interpretazioa malgutzea beharrezkoa dela uste dugu. Hori horrela, bizikleta-espaloitik doan txirrindulariak badaki bidean eta mugitzeko gaitasuna eta abiadura mugatu dezaketen oztopoak edota oinezkoak egon daitezkeela. Galtzadatik doan txirrindulariak, berriz, ez ditu muga zehatz horiek izango, galtzadako zirkulaziotik eratorritakoak baizik. Ideia hori kontrastatzen gabiltza hainbat udalekin, eta hori dela eta, DGTak ez du oraindik erabaki ofizial bat eman. Hainbat udal jakitun dira aipaturiko seinaleak gatazkak sortzen dituela eta informazio-seinaleak instalatzen hasi dira, bete beharreko seinaleen ordez". Hots, «S-35» seinalea, R-407a seinalearen berbera dena baina biribila izan beharrean, karratua dena. Hau da, seinale INFORMATZAILEA da, EZ da NAHITAEZ BETE BEHARREKOA.

Hala ere, egokiagoa izango litzateke hori seinalearen definizioan bertan argitu eta jasota geldituko balitz, onartzeko dagoen Zirkulazio Araudiaren berrikuntzaz baliatuz. Izan ere, seinale horren gaur egungo definizioak ez du egiazki modu horretara ulertzen laguntzen, R-407a seinaleak honela adierazten baditu: "Bizikletentzako bidea edo bizikleta-bidea. Ziklo-gidariek sarreran kokatuta dagoen bidetik ibili behar dute eta bidea erabiltzen duten gainerako erabiltzaileek debekatuta dute erabiltzea".

Nolanahi ere, zenbait udal ordenantzek, herri barruko eremuetan zirkulazio-arloan (orokorra eta txirrindulariena) dituzten eskumenak garatzean, gaitutako bizikleta-bideetatik ibiltzea agindu ditzakete (ez oso ohikoa) eta galtzadatik ibiltzea debekatu, seinale hori badago. Horrela, eskumena duenak (Gobernu Zentrala DGTk dioenaren arabera) ematen duen arau orokorraren zentzua aldatu egiten du. Tokiko agintariek ematen diotenaren gainean nagusiko den interpretazio bat da. Horrenbestez, bizikleta-errei batetik bizikletaz ez ibiltzeagatik jarritako isun baten kontra egin liteke, arrakastarekin. Hala ere, onena izango litzateke araua argi azaltzen duen testu bat egitea.

 
 

e-mailez bidali