saltatu edukira

Aldundiaren Logoa
 

Hemen zaude:

Erabil daitezke 1,5 m-ko alboko distantzia adierazten duten gailuak?

Informazioa

Ez, oraindik ez, baina badirudi asmoa erregulatzea eta erabiltzen uztea dela.

Zirkulazio Erregelamendua berritzeko azken proiektuak, 2014an Diputatuen Kongresura eramandakoak, bizikletei hiriarteko bideetan seinaleak edo alboko urrungailuak erabiltzeko eskumena ematea jasotzen du, automobil-gidariek aurreratzen dituztenean utzi behar duten 1,5 m-ko alboko tartea adierazteko. Hala ere, gaur egun, arau-esparru berri hori (Trafikoari eta Bide Segurtasunari buruzko Legearen azken berrikuntzaren ondoren, arautegia gero eta handiagoa den bizikleten trafikora egokitzea aurreikusten zuena) oraindik ez dute onartu, eta beraz, bizikletaz ibiltzen denak "ez du baimenik inolako objektu irtenik eramateko" (hala ere, gero eta ohikoagoa da ikustea adierazteko sistema malguak eta txirrindularia albotik babesteko sistemak erabiltzea, bizikletaren atzeko gurpilari atxikita, esaterako).  

Halaber, adierazi behar dugu aipatutako zirriborroan jasotzen den asmoa material malguz sortutako gailu berri horien erabilera erregulatzea dela. Barne har litezke elementu islatzaileak, albotik gehienez 1 metro irteteko aukerarekin bizikletaren luzetarako ardatzetik, bizikletaren beraren egonkortasunean eraginik izan gabe.

 
 

e-mailez bidali