saltatu edukira

Aldundiaren Logoa
 

Hemen zaude:

Derrigorrezkoa da 1,5 m-ko segurtasun-distantzia txirrindularia aurreratzean?

Informazioa

Errepidean edo herritik kanpo aurreratzen bada, automobil orok gutxienez 1,5 m-ko tartea utzi beharko dute albotik aurreratzen duten bizikletarekiko (nahitaez gorde behar den segurtasun-zabalera). Horretarako, alboko edo kontrako erreiaren zati bat edo osorik hartu beharko da, betiere bide-segurtasuna bermatzeko baldintzak badaude. Berariaz debekatuta dago aurreratzea kontrako norabidetik etor daitezkeen txirrindulariak eragozten edo arriskuan jartzen badira.

Halaber, bizikletaz gidatzen duenak beste ibilgailu bat aurreratu nahi badu herritik kanpo, haren eta ibilgailuaren zati irtenen artean gutxienez 1,5 m tartea ere utzi beharko du.  Tarte hori ez da eskatuko bere taldean ibiltzen den beste bizikleta bat aurreratuko badu. Kasu horretan, bere segurtasuna eta taldearena bermatzeko beharrezkoa den tartea utziko du.

Herri barruko bidean edo hirigunean aurreratzen bada, bizikleta bat aurreratu behar duen automobilak abiadurarekiko eta galtzadaren zabalera eta ezaugarriekiko proportzionala den alboko segurtasun-tartea utziko du, eta txirrindulariaren segurtasuna bermatuko du beti, noski,  Zirkulazio arautegiaren 85. artikuluan jasotzen den moduan.

Txirrindulariak aurreratzeko araua urratzeak arau-hauste larria izango da eta puntuak galduko dira, txirrindulariak arriskuan jartzen baditu edo zirkulazioa eragozten badie.

 
 

e-mailez bidali