saltatu edukira

Aldundiaren Logoa
 

Hemen zaude:

Noiz eraman behar dut derrigorrez kaskoa?

Informazioa

Babes-kaskoa (indarreko legediaren arabera homologatutakoa eta ziurtatutakoa) nahitaez erabili behar dute txirrindulariek eta bizikleten eta zikloen bidaiariek hiriarteko bideetan eta zeharkaleetan (zenbait salbuespen kontuan hartuz, hala nola arrapala luzeak igotzen direnean, egiaztatu behar diren arrazoi medikoak daudenean edo bero handia egiten duenean). Lehiaketetan parte hartzen duten bizikleta-gidariek eta txirrindulari profesionalek beraien arauak izango dituzte entrenatzen dutenean edo lehiaketan.

Hiri barruko bideetan hamasei urtetik beherako pertsonek bakarrik erabili behar dute beti nahitaez kaskoa. Edozein esparru eta inguruabarretan erabili behar da (parkeetan eta gurpil txikiak eramaten dituzten bizikletekin gertatzen den moduan).

Lotutako esteka

Kaskoari buruzko legedia herrialde bakoitzean

 
 

e-mailez bidali