saltatu edukira

Aldundiaren Logoa
 

Hemen zaude:

Hegazkina

Informazioa

Bizikleta hegazkinez garraiatzeko paketatu beharko dugu. Horretarako, ia osorik desmuntatu eta enbalatu beharko dugu (oro har, tolestuta, heldulekuak alboetara lotuta, pedalak kenduta edo barrura biratuta eta gurpilen airea kenduta). Ziurtatu beharko dugu paketea ez dela dimentsio hauek baino handiagoa: 220x90x90 cm. Airelineen artean oso bestelako politikak daude; batzuek bagajetzat hartzen dute eta beste batzuek ez. Kirol-materialtzat ere hartzen dute, eta hori dela eta, gainkostu bat ordaindu behar duzu. Beste batzuek, berriz, garraioa gehiago errazten dute.  Kasu asko daudenez, onena txartela erosi aurretik konpainia bakoitzean zuzenean galdetzea da. Airelinea nagusien karguak jasotzen diren "Skyscanner" web-orria duzue hemen:

http://www.skyscanner.es/noticias/cargos-por-facturar-una-bicicleta

 
 

e-mailez bidali