saltatu edukira

Aldundiaren Logoa
 

Hemen zaude:

Autobusak

Informazioa

Bizkaibus

Informazioa: 902 222 265 www.bizkaia.eus

Autobus artikulatuen erdiko plataforman bakarrik sar daitezke bizikletak, hots, artikulatuta dagoen eremuan, autobuseko eremu horretan pertsonak zutik badaude edo puntako ordua bada izan ezik (7:30 eta 9:30 artean; 13:30 eta 14:30 artean eta 18:30 eta 20:00 artean)  Salbuespenak egingo dira eta, beraz, bizikleta autobusera sartzea utziko da aireporturako linean (A3247) eta maletategia duten artikulatu gabeko autobus guztietan. Kasu horretan, bizikleta haren barruan eraman beharko da.

Bilbobus

Informazioa: 944 79 09 81 www.bilbao.eus

Gaur egun bere unitateetan ez dago bizikleta garraiatzeko inongo zerbitzurik, nahiz eta proba-fasean, denbora batez (2015-2016), bizikleta eramateko zenbait unitate jarri ziren (gehienez bi bizikleta garraiatzeko, kanpoaldean, atzealdean). 

Etxebarribus

Informazioa: 902 101 210 www.etxebarri.net

Etxebarriko udalerriko tokiko autobus zerbitzuko unitate berriek kanpoko bizikleta eramatekoak dituzte 2016. urtetik.

Pesa

Informazioa: 902 101 210 www.pesa.net

Sotoa duten autobusetan bizikletak garraia daitezke, betiere bizikleta dagokion zorroaren barruan badago eta garraiatzeko leku librea badago. Baldintza horiek ez badira betetzen ezin izango da garraiatu. Ezin izango da sartu inola ere bizikletarik pertsonentzako barruko lekura. Ibilgailuko sotoa erabiltzeko lehentasuna izango dute bagajeek edo paketeek bizikleten aurrean.

Alsa

Informazioa: 902 422 242 www.alsa.es

Bizikleten garraioak gehigarri bat ekartzen du txartelaren prezioan (desberdina izango da ibilbide luzea edo laburra bada). Nazioarteko zerbitzuetan, Espainia-Maroko linean bakarrik garraia daitezke bizikletak, aurretik erreserbatzen eta ordaintzen bada. Eremu librea mugatua denez, gehienez, lau bizikleta onartzen dira autoko, bizikletak eta surf-oholak barne hartuz (bat txarteleko). Beste bagaje edo paketeei kalterik egin gabe bidaiatzeko moduan egon beharko dute, eta nahitaezkoa da garraiatzeko prestatutako kutxa edo poltsa batean joatea. Irten baino lehen, gutxienez 15 minutuko aurrerapenarekin aurkeztu beharko da ontziratzeko atean.

Autobuses La Unión

Informazioa: 944 27 11 11 www.autobuseslaunion.com

Bizikletak fakturatu behar dira autobusean bidaiatu ahal izateko. Bizikleta txartel-leihatilan fakturatuko da. Lehendabizi, bidaiarien bagajea jarriko da autobusaren sotoan, eta gero, bizikleta. Autobusaren sotoan ez badago lekurik, joan ahal den lehen autobusean eramango da bizikleta. Gurpilak desmuntatuta eta koadroak behar bezala enbalatuta joan beharko dute.

Bilman Bus

Informazioa: 902 99 97 48 www.bilmanbus.es

Tarifa berezia du eta txartel-leihatilan galdetu behar da maletategian lekurik dagoen.  Desmuntatuta garraiatu beharko da, ahalik eta lekurik txikiena hartuz. Burbuiladun plastiko batekin edo antzekoarekin enbalatuta egon beharko du, norberaren kalteak eta beste maleten kalteak saihesteko. 

SociBus

Informazioa: 902 22 92 92 www.socibus.es

Bizikleten garraioa ez da bagajetzat hartzen, salgaitzat baizik, eta bereizirik fakturatuko da. Enbalatuta joan behar dute eta ibilgailuaren maletategiaren barruan dagoen lekuaren arabera garraiatuko da.

IRB Castro

Informazioa: 942 867 026 www.bilbao-castro.es

Bizikletaren garraioak tarifa berezia du eta maletategian lekurik dagoen ala ez kontuan hartzen da.

 
 

e-mailez bidali