saltatu edukira

Aldundiaren Logoa
 

Hemen zaude:

Renfe eta Renfe-Feve

Informazioa

Info Renfe: 902 32 03 20 www.renfe.com / Info Renfe-Feve: 94 425 06 15 www.renfe.com

Bizikleta bat garraia daiteke pertsonako eta txarteleko aldiriko tren zerbitzuetan (baita distantzia ertain konbentzional eta zabalera metrikoetan ere), eta pertsona hori arduratuko da zamatzeaz, zaintzeaz eta deskargatzeaz. Horrez gain, horretarako dauden eremuetan garraiatuko beharko da (seinalerik ez badago, eremu horiek trenen baimendutako sarbide-eremuak izango dira, korridoreetan eta eraisgarriak ez diren eserleku-eremuan sartu gabe). Bizikleta tolestuta badago, luzera, zabalera eta garairako dimentsioen batura 180 cm baino handiagoa ez bada, eskuko paketetzat hartuko da. Edonola ere, konpainiak ez du erantzukizunik izango ibilbidean zehar gerta daitezkeen hondatze edo galeretan. Azaldutakoaz gain, arauak baldintza orokor hauek ere ezartzen ditu.

  1. Plaza erreserbatu gabeko zerbitzuak:
    • Bizikleta-kopurua mugatu ahalko da treneko, une bakoitzean dagoen eremuaren arabera, eta Bezeroaren Arretaren irizpideari lehentasuna emango zaio beti.
    • Treneko gehieneko bizikleta-kopurua ezartzen ez den zerbitzuetan, dagoen muga bakarra gainerako bidaiariak ez gogaitzea izango da.
    • Distantzia ertain konbentzionalean eta zabalera metrikoan (distantzia ertaina) bizikleta garraiatzearen prezioa 3 euro dira, 100 kilometro baino gehiagoko ibilbideetan. Tren horietan egindako 100 kilometroko baino gutxiagoko ibilbideetan, garraioaren kostua 0 euro izango da (aldiriko trenetan bezala, edo bizikleta, adierazitakoaren arabera tolestuta joateagatik, eskuko paketetzat hartzen den bezala).
    • Trenean jende asko badago eta bizikleta eramaten duen pertsonak ezin badu bere bidaia egin edo besteak gogaitzen baditu, beste tren bat har dezake edo bere txartelaren zenbateko osoa itzultzea eskatu.
  2. Plaza erreserbatutako zerbitzuak:
    • Bizikleta kopurua mugatuko da treneko. Bizikletak garraiatzeko berariazko eremua duten trenetan bakarrik utziko da, beraz, bizikleta kopurua treneko mugatuta egongo da.
    • Bizikleta garraiatzearen prezioa 3 eurokoa da 100 kilometro baino gehiagoko ibilbideetarako (doakoa da gainerako kasuetan).

AVE, Distantzia Luzea eta Avant zerbitzuen kasuan, garraio nazionaletarako, tolestuta edo desmuntatuta garraiatu beharko da bizikleta, beti zorro baten barruan (gehieneko dimentsioak: 120x90x40 cm, luzera-garaiera-zabalera), pedalak desmuntatuta eta heldulekua 90° biratuta. Etzanda dauden plazetan (oheetan eta ohatzeetan) doakoa da bizikletaren garraioa, hala ere, dagokion txartela atera behar da. Gehienez bi bizikleta eraman daitezke gela bakoitzean  (oheak dituzten geletan familia moduan erosi badira bakarrik onartu da).

Renfe eta Feve-ren trenetan bizikletak eramateko baldintzak
Zerbitzua Bizikleta tolestuta edo desmuntatuta Bizikleta tolestu edo desmuntatu gabe
Renfe Aldirikoak Baldintzarik ez. Baldintzarik ez. Gainerako eragozpenik ez badu sortzen bidaiariei.
Renfe-Feve (Espainiako Trenbidea) Baldintzarik ez. 3€-arteko gehigarria. Tren batzuetan bizikleta kopuru mugatua.
Renfe Media Distancia (Arruntak) Baldintzarik ez. 3€-arteko gehigarria. Tren batzuetan bizikleta kopuru mugatua.
Renfe Avant (Abiadura Handikoa) Dentro de funda. 120x90x40 cm. máx. 3€-arteko gehigarria. Tren batzuetan bizikleta kopuru mugatua.
Renfe AVE Zorro barruan. 120x90x40 cm. geh. Ezin da eraman.
Renfe Distantzia Luzekoak Zorro barruan. 120x90x40 cm. geh. Ezin da eraman.
Renfe Trenhotel (Ohedun Trenak) 2 konpartimendu bakoitzean. Familia-moduan gordeta. Ezin da eraman.
 
 

e-mailez bidali