saltatu edukira

Aldundiaren Logoa
 

Hemen zaude:

EuskoTren eta EuskoTran

Informazioa

Informazioa: 902 543 210 www.euskotren.eus

Unitate guztietan bizikleta doan sar daiteke, baldintza orokor hauen arabera:

  1. Bizikleta bat bakarrik sar daiteke pertsonako eta txarteleko;
  2. Hala aholkatzen duten inguruabarrak gertatzen direnean (jende asko, matxurak eta pertsonak instalazioen barruan igarotzea eta mugitzea zailtzen duten bestelako gorabeherak) ezin izango da bizikleta sartu;
  3. Trenbidez egindako ibilbideetarako bizikleta-eramatekoak daude (tren bakoitzean bi gailu daude eta hiru bizikleta eraman daitezke gailu bakoitzean). Bestalde, tranbiak bizikletak garraiatzeko berariazko lekurik ez badu ere, tranbia-unitate bakoitzean bi bizikleta eraman daitezke, baina haur-kotxeetarako eremuan garraiatu behar dira (haur-kotxeek lehentasuna dute beti), eta inoiz ez gurpil-aulkietarako eremuan. Beste bizikletaren bat ere eraman daiteke horretarako lekua badago, bidaiariak gogatu gabe.
  4. Tolestuta doazen bizikletak (eta haurrentzakoak) eskuko paketetzat hartuko dira, hauen arautegiari jarraituz.
 
 

e-mailez bidali