saltatu edukira

Aldundiaren Logoa
 

Hemen zaude:

Arautegia

Informazioa

Txirrindularien mugikortasunarekin zerikusia duten trafiko, zirkulazio eta bide-segurtasunari buruzko lege eta arauen inguruko ezagutzaren mundura hurbiltzen saiatuko gara. Badakigu pertsona askori gaiaren inguruko legeak irakurtzea kostatzen zaiela beraz, oso didaktikoak izaten saiatuko gara (baita atseginak ere, ikusiko duzue!).

Gomendio bat:  begiratu "Txirrindularien mugikortasunari" buruzko kapitulua, hor, gure segurtasunerako oso praktikoa den ikuspegi batetik ere landu dugulako arautegia.

Onartu behar dugun lehenengo gauza da EZAGUTU BEHAR DUGULA segurtasun eta bizikidetza mailak hobetzeko. Eta bigarren gauza da oso kontuan hartu behar dugula pertsona guztiok ezagutu behar dugula arautegia (oinezkoek, auto-gidariek eta txirrindulariek). Arauak ezagutzea eta betetzea ERRESPETUA lortzeko, SEGURTASUNA handitzeko, harreman-esparru bat eraikitzeko BIZIKIDETZAN.

Lotutako estekak

Fitxategi hauek ikusteko Adobe Reader doako programa behar duzu.

 
 

e-mailez bidali