saltatu edukira

Aldundiaren Logoa
 

Hemen zaude:

Mailegu-zerbitzuak

Informazioa

Bizkaian erakunde publikoek sustatutako bizikleta mailegatzeko zenbait zerbitzu ditu.

 Mailegu automatikoa

Bilbo, Getxo, Berango, Sopela, Urduliz, Barrika, Plentzia, Gorliz eta Lemoiz udalerriek bizikleta publikoa mailegatzeko zerbitzu automatikoak dituzte, eta urte osoan erabil daitezke. Hiriburuan 31 gune daude, Getxon 12 gune eta Uribe-Kostako udalerrietan eskaintza bakarra dute, 15 gunerekin, Bizimeta programaren barruan.

Bizikleten mailegu-zerbitzu automatikoei buruzko informazioa esteka hauetan eskura daiteke:

Bizikleta publikoaren mailegu-gune automatikoa ikusteko Bistaratzailerako esteka


Bizikleta-sarearen bistaratzailea

Eskuzko mailegua

Bizkaiko zenbait udalek bizikletak eskuz mailegatzeko zerbitzuak dituzte:

  • Barakaldo: udan dabil, astelehenetik larunbatera, 10:00etatik 20:00etara, eta bizikletak hartzeko eta entregatzeko hiru puntu ditu. 200 bizikleta daude. Doakoa da. Egoiliarrentzat eta ez egoiliarrentzat.  Barakaldo Biziz www.barakaldo.org
  • Orozko: urte osoan erabil daiteke, asteartetik igandera, 9:00etatik 15:00etara. Turismo Informazio Zentroan zentralizatuta dago, Orozkoko Museoaren ondoan. Hamahiru bizikleta ditu (2 tandem, 2 elektriko, 7 arrunt eta 2 haurrentzat). Tarifak bizikleta motaren arabera ezarrita daude.  Orozko Bizikletaz www.orozkokoudala.com
  • Mundaka: Turismo Informazio Bulegoaren ordutegian dabil, eta hor dago zerbitzua zentralizatuta. Egoiliarrentzat eta ez egoiliarrentzat. 6 bizikleta ditu.  Informazioa: 946 17 72 01 www.mundaka.org
  • Otxandio: bizikletak alokatzeko hitzartutako zerbitzua du, tarifaduna, "Bicigunen", turismo- eta kirol-eskaintzaren osagarri gisa.  Informazioa: 646 693 667 www.bicigune.com
  • Erandio: hamar bizikleta ditu mailegatzeko, egoiliarrentzat, Altzagako Kiroldegian zentralizatuta. Informazioa: 944 67 05 11
 
 

e-mailez bidali