saltatu edukira

Aldundiaren Logoa
 

Hemen zaude:

Ekitaldiak

Informazioa

Bizikletaren munduarekin zerikusia duten ekitaldi nagusiak Bizkaian
Data Ekitaldia Ezaugarriak
Martxoa Bilbao-Bilbao Zikloturista martxa, lehiarik gabekoa, 115 km ingurukoa Bizkaitik. Antolatzailea: Bidebike www.bilbaobilbao.com
Irailaren 22ko astea Mugikortasunaren Astea Aste honetan Europako Egunik gabeko Egunaren inguruan antolatzen da. Europa osoan egiten da, eta helburua oinezko, garraio publikoko eta bizikletazko bidaiak sustatzea da, autoz egindakoen aurrean. Udalek antolatzen dute eta Eusko Jaurlaritzak sustatzen du. Informazioa: www.udalsarea21.net
Iraileko igande bat Herri paseoa bizikletaz Bilbotik bizikletaz egindako herri paseo bat da, Mugikortasunaren Astearen barruan, Bilboko Udalak eta Bizkaiko Foru Aldundiak antolatuta, adin guztietako pertsonek parte har dezakete, eta gure kaleetan bizikleta gehiago eskatzen da.
Irailaren 22aren inguruko astea Bizikletaren astea eta Jabi Amorrortu Martxa Zikloturista Urdaibai-Busturialdea eskualdeko Aixerrotape Txirindulari elkarteak antolatzen du, autorik gabeko nazioarteko eguna (irailaren 22a) ospatu baino astebete lehenago edo beranduago. Informazio gehiago nahi izanez gero: www.aixerrotape.com
Hil bakoitzaren azken ostiralean Masa Krítikoa Paseo aldarrikatzailea da Bilboko kaleetatik. Foru Aldundiaren Jauregitik abiatzen da (Kale Nagusian), 19:30ean. Informazioa: www.bizizbizi.org/masa-critica
Urtero Bridgestone Bizikleta Lasterketa Herrikoi Solidarioa Bridgestonek, Bilboko Udalak, Orbeak eta Ikasgela Pedagokikoak antolatzen dute eta jai eta familia giroko txirrindularitzako ekitaldi bat da; helburu solidarioa izateaz gain, mugikortasun jasangarria ere sustatzea bilatzen duena. Informazio gehiago nahi izanez gero: www.bicicletadabridgestone.com
Urteko garai desberdinetan Bizikletaz ibiltzen ikasteko ikastaroak

Biziz Bizi elkarteak ematen du. Bizikletaz ibiltzen, trafikoaren artean ibiltzen, eta bizikletaren mekanikaz ikasten da.

Informazioa :
www.bizizbizi.org
Izena emateko:
meapunto@bizizbizi.org
Bi urtez behin Zikloturisten topalekuak Bi urtez behin, "ConBici" Estatuko koordinatzailearen talde batek antolatuta, 200 txirrindulari inguru biltzen dira astebetean, eta paisaia- eta kultura-interes handia duten lekuetatik joaten dira, lasai-lasai. Informazioa: www.bizizbizi.org
Urtero batzuk Zikloturisten irteerak Prisarik gabe egiten diren 50 km inguruko ibilbideak-paseoak dira. Jende guztiari itxaroten zaio eta edozein txirrindularik egin dezake. Mendiko bizikleta edo bizikleta hibrido bat eraman behar da. Ibilbideak egun batean lasai egiteko dira, jende gutxi igarotzen den bide eta errepideetatik. Informazioa: www.bizizbizi.org
Udaberrian
(Maiatzan)
RetroBike
Enkarterri
Sociedad Ciclista Balmasedana deritzonak Enkarterriko paisaiaz gozatzeko antolatutako lehiarik gabeko bizikleta-ibilaldia, non hainbeste oroitzapen dakarzkiguten lehen bizikleta haiek izango diren. Ibilbidean parte hartzeko erabilitako bizikleta guztiak 1989. urtearen aurrekoak izan behar dira. Salbuespenak onartuko dira mugikortasun-desgaitasuna edo desgaitasun sentsoriala duten pertsonen kasuan. Horretarako, antolatzaileei eskaera aurkeztu behar zaie). Informazioa:www.laretrobike.com
Udazkenean
(Urrian)
Bizikletaren festa Euskadi Txirrindularitza Fundazioaren Gela Pedagogikoak urtero antolatzen duen herri-festa bat da. Zenbait ibilbide eskaintzen dira parte-hartzaile bakoitzaren profilaren arabera. Informazioa:www.fundacioneuskadi.eus
Udazkenean
(Urrian)
Umeen Bizikleta festa Elkar Kirolak elkarteak eta Berangoko Udalak Erandio eta Leioako udalen laguntzaz antolatutako urteko herri-festa da. Paseo bat egiten dute bizikletaz hiru udalerrietatik eta festa bat jarduerekin Berangon, egun osoan. Informazioa: www.ubfesta.org eta www.elkarkirolak.com
 
 

e-mailez bidali