saltatu edukira

Aldundiaren Logoa
 

Hemen zaude:

Bizikleta eta erabilera bakoitzerako hagunak

Informazioa

Zure bizikletaren hagunak etengabe daude kontaktuan ibiltzen diren gainazalarekin. Eremu garaietan eta maldetan egonkortasuna eta gurpilek ez labaintzea behar da, eta hagunak gehiago hondatzen dira horietan. Hirietan berdin gertatzen da, baina abiadura behar da, eta haguna desberdina izango da paseatu, zamak eraman edo lantokira joan nahi badugu.

HAGUN EGOKIAK AUKERATZEA SEGURTASUN BERMEA DA. HORREN ARABERA HOBETO FINKATUKO DIRA LURRERA ETA GURE ABIADURA HANDITUKO DA.

  • Mendikoa (48,2 a 50,8 mm)

    Kale harriztatuetarako eta egoera txarrean dauden zoletarako egokia da, hagunaren zabalerak kolpeak jasaten dituelako. Bihurguneetan  eta lur labainkorretan hobeto itsasten dira, hala ere,  hirietan motelak dira.

  • Hirikoa (28 a 40 mm)

    Mendikoak baino meheagoak dira eta ez dute hainbesteko erlieberik. Lurrari nahikoa marruskadura igortzen diote, eta horri esker, ongi kontrolatu eta erabiltzen dira. Hiriko eremu lauetan ibiltzeko egokiak dira.

  • Errepidekoa edo pistakoa (25 a 28 mm)

    Asfaltatuta dauden gainazaletarako diseinatuta daude eta lauak dira, beraz, marruskadura txikiagoa da zolan eta azkarrago joan daiteke. Gainerakoak baino hauskorragoak dira zuloetan.

Hagun desberdinen abantailak hirian
Abantailak Mendikoa Hirikoa Errepidekoa
Egoera txarrean dauden zoletarako egokia X X  
Zoru bustian ez du hainbeste labaintzen X X  
Pedalei eraginkortasun handiagoaz eragiten zaie   X X
Azkarra zolan   X X
Ez da hainbeste alditan zulatzen X X  
 
 

e-mailez bidali