saltatu edukira

Aldundiaren Logoa
 

Hemen zaude:

Zure neurrirako bizikleta bat

Informazioa

Bizikleta batean ia dena doi daiteke, koadroa izan ezik. Bizikletak erosoa izateaz gain, erabiliko duenaren garaierako egokia den koadro bat ere izan beharko du. Beraz, erosi aurretik probatzea garrantzitsua da.  Ohikoa da bizikletan jarrera txarra eramatea koadroaren tamaina egokia ez izateagatik. Neurria zure garaieraren arabera kalkulatzen da.

ZURE NEURRIKO BIZIKLETA BAT ERABILTZEAK ERAGINKORTASUNA EMANGO DIZU PEDALEI ERAGITEAN ETA EROSOA IZANGO DA IBILTZEAN. GAINERA OSASUNGARRIA DA: EZ DITUZU ARTIKULAZIOAK KALTETZEN.

 
Garaieraren arabera gomendatutako koadroaren neurria
Pertsonaren garaiera (cm) Errepideko bizikleta (cm) Mendiko bizikleta (hazbeteak)
1,65 47 14
1,70 51 16-17
1,75 53 18
1,80 55 18-19
1,85 57 20
1,90 edo gehiago 59-61 20-22
 
 

e-mailez bidali