saltatu edukira

Aldundiaren Logoa
 

Hemen zaude:

Ziklo biologikoa

Informazioa

Liztor asiatikoa. Relax eta deitu udaletxera.

Liztor asiatikoaren ziklo biologikoa Liztor Asiatikoaren zikloaren deskribapena

  1. Otsail-martxoetan, erregina fundatzaileak hibernazio lekuetatik (lurra, enborretako zuloak etab.) irteten dira.
  2. Apiril-maiatzetan, erregina fundatzaile bakoitza habia bat eraikitzen hasten da, eta lehenengo errunaldia egiten du.
  3. Liztor langileak jaiotzen direnean, habia eraikitzen jarraitzen dute eta kolonia osoa elikatzen dute, hazi dadin.
  4. Irailean jaiotzen dira arrak eta erregina berriak.
  5. Arrek erregina berriak ernaltzen dituzte, erregina horiek fundatzaile bihurtzen dira eta udazkenaren hasieran habiatik alde egiten dute. Negua heltzen denean hibernatzeko babeslekua bilatzen dute.
  6. Neguan, habia sortu duen ama erregina eta liztor langileak hil egiten dira. Bertan behera utzitako habia ez da berriro erabiliko hurrengo urtean.
 
 

e-mailez bidali