saltatu edukira

Aldundiaren Logoa
 

Hemen zaude:

Gizarte eta lan arloko berrikuntza

Informazioa

Xedea

Foru dekretu honen xedea laguntzak arautzea da, Bizkaiko Lurralde Historikoan gizarte eta lan arloko berrikuntza-proiektuak egiteko.

Onuradunak (pertsonak eta erakundeak)

Foru dekretu honetan ezarritako laguntzen onuradun izan ahalko dira Bizkaiko Lurralde Historikoko elkarte, fundazio eta irabazi-asmorik gabeko entitateak.

Entitate horiek Europako Gizarte Funtsaren Euskal Autonomia Erkidegoko 2014-2020ko Programa Operatiboan parte hartzeko aukeratu dira, Eusko Jaurlaritzaren Enplegu eta Gizarte Politiketako Saileko Enplegu eta Laneko sailburuordearen 2015eko urriaren 23ko ebazpenaren bidez.

Onuradunak izateko, entitateak ez dira egon behar Diru-laguntzei buruzko Foru Arauaren 12. artikuluan jasotako debeku-egoeretako batean ere.

Araudi arautzailea

Bizkaiko Foru Aldundiaren 65/2022 FORU DEKRETUA, maiatzaren 10ekoa, ekitaldian gizarte- eta lan-arloko berrikuntza-proiektuak garatzeko dirulaguntzak emateko oinarri arautzaileak eta deialdia onesten dituena. (730 KB)

Agiriak

Eskabideak aurkezteko epea, modua eta tokia

  • Eskabideak aurkezteko epea 2022ko ekainaren 6an hasiko da, 9:00etan, eta 2022ko ekainaren 24ean bukatuko da, 13:30ean.
  • Eskabideak Internet bidez aurkeztu beharko dira, Enplegua, Gizarte Inklusioa eta Berdintasuna sustatzeko Sailaren Bulego Birtualaren bidez, Bizkaiko Foru Aldundiaren egoitza elektronikoan (www.ebizkaia.eus) sartuta, Enplegu, Gizarteratze eta Berdintasun Bulego birtuala hautatuta. (https://www.ebizkaia.eus)

Informazio gehiago nahi izanez gero:

CALL-CENTER

Fitxategi hauek ikusteko Adobe Reader doako programa behar duzu.

 
 

e-mailez bidali