saltatu edukira

Aldundiaren Logoa
 

Hemen zaude:

MANTEN programa. Enplegua mantentzea

Informazioa

MANTEN programa. Enplegua mantentzea

COVID19aren pandemiak sortutako krisiaren ondorioz kontrataziorako eta enplegua mantentzeko dirulaguntzak ematea. Xedea

Langileen enpleguari eustea, Bizkaiko mikroenpresetako aldi baterako kontratuen bidez.

Erakunde onuradunak.

Ondoren azalduko diren baldintzak betetzen dituzten Bizkaiko enpresak (haien forma juridikoa gorabehera), enpresaburu indibidualak eta profesionalak, ondasun-erkidegoak eta sozietate zibilak, bai eta irabazi-asmorik gabeko elkarteak, fundazioak eta beste erakunde batzuk ere:

  1. Bizkaian izatea egoitza soziala eta fiskala, baita lantokia ere.
  2. Gehienez ere 10 langile edukitzea plantillan.
  3. Aurreko betekizun horiek betetzen ez dituzten enpresek ezin dute % 25 baino gehiagoko partaidetza izan erakunde onuradunean, zuzenean edo zeharka.
  4. Egunean izatea zerga-betebeharrak eta Gizarte Segurantzarekikoak.

Honako hauek ezin daitezke dirulaguntzen onuradun izan: administrazioaren edozein esparrutan (tokiko administrazioan, foralean, autonomia erkidegokoan edo zentralean) administrazioari lotuta dauden edo haren mendekoak diren erakunde autonomoak, sozietate publikoak eta irabazi-asmorik gabeko elkarte edo erakundeak, aldi baterako laneko enpresak, eta aipatutako erakundeei lotutako edo haien menpekoak diren beste erakunde pribatu batzuk.

Dirulaguntza jaso dezaketen ekintzak.
  • Gutxieneko 6 hilabeteko kontratuen luzapenak edo handitzeak
  • Langileen aldi baterako kontratuak mugagabeko kontratu bihurtzeak.
  • Luzapenak, handitzeak edo bihurtzeak formalizatzeko epea: 2020ko martxoaren 14tik 2020ko urriaren 31ra.
Laguntzen zenbatekoa
  • Aldi baterako kontratuen gutxieneko 6 hilabeteko luzapen eta handitzeen kasuan, zenbatekoa 2.500 euro izango da, langilea 45 urtetik beherako gizona bada, eta 3.000 euro, langilea emakumea edo 45 urtetik gorako gizona bada.
  • Aldi baterako kontratuak mugagabe bihurtzeen kasuan, 3. 500 euro izango da.
  • Muga erakunde eskatzaile bakoitzeko: 9.000,00 euro
Arautegia
Epea
  • Ekintzak egitea: luzapenak, handitzeak edo bihurtzeak 2020ko martxoaren 14tik urriaren 31ra bitartean formalizatu behar dira.
  • Eskabideak aurkezteko epea eta era: eskabideak aurkezteko epea 2020ko ekainaren 18ko 9:00etan irekiko da, eta 2020ko azaroaren 13ko 13:30ean itxiko.
  • Eskabidea eta berari dagokion dokumentazioa Enplegua, Gizarte Inklusioa eta Berdintasuna Sustatzeko Sailaren bulego birtualean aurkeztu beharko dira, www.bizkaia.eus webguneko «Izapideak» ataletik sartuta. Horretarako, sinadura elektronikoa beharko da (Izenpe, NAN elektronikoa, sinadura elektroniko aurreratua, B@KQ...). Hala ere, BizkaiBai txartela izanez gero, bulego birtualean sartzeko erabili ahal izango da.
 
 

e-mailez bidali