saltatu edukira

Aldundiaren Logoa
 

Hemen zaude:

KONTRATA programa. Kontrataziorako laguntza

Informazioa

KONTRATA programa. Kontrataziorako laguntza.

COVID19aren pandemiak sortutako krisiaren ondorioz kontrataziorako eta enplegua mantentzeko dirulaguntzak ematea. Xedea

Enplegagarritasuna sustatzen laguntzea 2020ko martxoaren 14aren ondoren langabe geratu diren bizkaitarrekin formalizatuko diren gutxieneko 6 hilabeteko iraupeneko lan-kontratuen bidez.

Erakunde onuradunak.

Ondoren azalduko diren baldintzak betetzen dituzten Bizkaiko enpresak (haien forma juridikoa gorabehera), enpresaburu indibidualak eta profesionalak, ondasun-erkidegoak eta sozietate zibilak, bai eta irabazi-asmorik gabeko elkarteak, fundazioak eta beste erakunde batzuk ere:

  1. Bizkaian izatea egoitza soziala eta fiskala, baita lantokia ere.
  2. 100 langile baino gutxiago edukitzea.
  3. Aurreko betekizun horiek betetzen ez dituzten enpresek ezin dute % 25 baino gehiagoko partaidetza izan erakunde onuradunean, zuzenean edo zeharka.
  4. Egunean izatea zerga-betebeharrak eta Gizarte Segurantzarekikoak.

Honako hauek ezin daitezke dirulaguntzen onuradun izan: administrazioaren edozein esparrutan (tokiko administrazioan, foralean, autonomia erkidegokoan edo zentralean) administrazioari lotuta dauden edo haren mendekoak diren erakunde autonomoak, sozietate publikoak eta irabazi-asmorik gabeko elkarte edo erakundeak, aldi baterako laneko enpresak, eta aipatutako erakundeei lotutako edo haien menpekoak diren beste erakunde pribatu batzuk.

Dirulaguntza jaso dezaketen ekintzak.
  • Dirulaguntza jasoko dute 2020ko martxoaren 14aren ondoren langabe geratu diren bizkaitarrekin formalizatu diren gutxieneko 6 hilabeteko iraupeneko lan-kontratuek.
  • Kontratuak formalizatzeko epea: 2020ko martxoaren 16tik 2021eko martxoaren 31ra.
Laguntzen zenbatekoa
  • Gutxieneko 6 hilabeteko aldi baterako kontratuen kasuan, zenbatekoa 2.500 euro izango da, langilea 45 urtetik beherako gizona bada, eta 3.000 euro, langilea emakumea edo 45 urtetik gorako gizona bada.
  • Kontratu mugagabeen kasuan, berriz, 3.500 euro izango da.
  • Muga erakunde eskatzaile bakoitzeko: 30.000,00 euro
Arautegia
Epea
  • Ekintzak egitea: gutxieneko 6 hilabeteko kontratuak 2020ko martxoaren 16tik 2021ko martxoaren 31ra formalizatu beharko dira.
  • Eskabideak aurkezteko epea eta era: eskabideak aurkezteko epea 2020ko ekainaren 18ko 9:00etan irekiko da, eta 2021eko apirilaren 15eko 13:30ean itxiko.
  • Eskaera eta berari dagokion dokumentazioa Enplegua, Gizarte Inklusioa eta Berdintasuna Sustatzeko Sailaren bulego birtualean aurkeztu beharko dira, www.bizkaia.eus webguneko «Izapideak» ataletik sartuta. Horretarako, sinadura elektronikoa beharko da (Izenpe, NAN elektronikoa, sinadura elektroniko aurreratua, B@KQ...).  Hala ere, BizkaiBai txartela izanez gero, bulego birtualean sartzeko erabili ahal izango da.
 
 

e-mailez bidali