saltatu edukira

Aldundiaren Logoa
 

Hemen zaude:

Bulebarra itsasadarraren eta pasabide berria

Informazioa

2024n bulebar batek eta bizikletentzako eta oinezkoentzako zubi batek Bilbo, Erandio, Barakaldo, Leioa eta Getxo lotuko dituzte

Eskuinaldeko bulebarrak 20 milioi euroko inbertsioa izango du eta, zazpi kilometroko luzerarekin, itsasadarraren ondotik igaroko da Bilbo, Erandio, Leioa eta Getxo lotuz. Bulebar horri, bizikleta protagonista dela, bizikleten eta oinezkoentzako zubi  berri bat gehituko zaio Erandio eta Barakaldo artean, beste 16,5 milioi euroko inbertsioa beharko duena, bi ertzetako bidegorrien lineak lotzeko. Horrela, 600.000 pertsona ingururi eguneroko joan-etorrietan edo aisialdian oinez edo bizikletaz mugitzeko aukera emango zaie.

https://web.bizkaia.eus/eu/web/area-de-prensa/berriak/-/news/detailView/21583

 
 

e-mailez bidali