saltatu edukira

Aldundiaren Logoa
 

Hemen zaude:

DFB eta portua elkarlanean bizikletaren alde

Informazioa

Bizkaiak eta Bilboko Portuak lankidetzan jardungo dute itsasadarreko bizikleta-oinezkoentzako zubi berria eta bulebarra egiten.

Bizkaiko Foru Aldundiak eta Bilboko Portuko Agintaritzak lankidetza-protokoloa formalizatu zuten 2021.05.10ean, Bilbo eta Getxo artean itsasadarraren ondoan oinezkoen eta txirrindularien bulebarra egiteko proiektuaren exekuzioa partekatzeko, bai eta Erandio eta Barakaldo lotuko dituen zubi mugikorrarena ere. Foru erakundea arduratuko da bi azpiegiturak garatzeaz eta eraikitzeaz eta, bitartean, Portuak obrak egiteko behar diren espazioak jarriko ditu, Portuko lurretan egiten diren obrak baimenduko ditu eta itsasadarraren erriberako hormen egoera berrikusiko du.

https://web.bizkaia.eus/eu/web/area-de-prensa/berriak/-/news/detailView/21793

 
 

e-mailez bidali