saltatu edukira

Aldundiaren Logoa
 

Hemen zaude:

Santurtzi eta Bilbaoport bizikletarekin

Informazioa

Santurtzik bidegorriak sortuko ditu Bilboko Portuarekin sinatutako hitzarmenari esker

Bilboko Portuko Agintaritzak eta Santurtziko Udalak hitzarmen bat sinatu dute 2021.05.21ean, datozen lau urteetarako. Hitzarmena portuaren eta hiriaren arteko interakzioen esparruan jarduketak garatzeko da, hainbat portu-espaziotan hiri-ingurunea eta itsas fronterako sarbide publikoa hobetzearekin lotuta daudenak. Hitzarmen horretan jasotako proiektuen artean, bizikleta-bide berriak daude Agirre Lehendakariaren pasealekuan (berriz diseinatzea, pasealeku osoari leku gehiago emateko eta bidegorria, atsedenerako berdeguneak, begiratokia eta itsas aurrealderako sarbidea jartzeko) eta Victoria Erregina pasealekuan (aipatu den Agirre Lehendakariaren pasealekuko bidegorria hobetzeko eta hari jarraipena emateko).

http://www.santurtzi.net/eu-ES/Albisteak/Orriak/20210521-Convenio-de-colaboracion-entre-la-Autoridad-Portuaria-de-Bilbao-y-el-Ayuntamiento-de-Santurtzi.aspx

 
 

e-mailez bidali