saltatu edukira

Aldundiaren Logoa
 

Hemen zaude:

Bizikletentzako bide berria Sopelako erdigunean

Informazioa

Loroñoko pasabidea eta Mendieta lotuko dituen bidegorria sortuko du Sopelak 2021ean, udaletxearen aurretik igaroko dena.

Bidegorri berriak, 2021eko maiatzeko udalbatzarrean onartuak, Loroñoko beheko aldea lotuko du, Bi-634 errepidea zeharkatzen duen eta Atxabiribil hondartzarako bizikletentzako sarbidea ematen duen pasabidetik, Mendietarekin, Kurtzio Kultur Etxearen ingururaino (han babestutako bidegorriarekin egiten du bat, Barrikako mugetaraino doana, eta handik, halaber, iparraldetik Larrondogane   egoitza-kaletik Urdulziko mugaraino hurbiltzen da). Ezarpena ez ezik, diseinatutako ibilbidea ere garrantzitsua da. Marraztutako trazadurak udalerriaren erdigunea zeharkatzen du, udaletxearen aurretik, bi puntu horiek lotzeko.

 
 

e-mailez bidali