saltatu edukira

Aldundiaren Logoa
 

Hemen zaude:

60 "bizipuntu" berri 2021ean

Informazioa

Bizkaiak 60 "biziPuntu" berri batuko ditu 2021ean bizikletak konpontzeko

Garraioak eta Mugikortasun Jasangarria Sustatzeko Foru Sailak 60 "Bizipuntu" berri jarriko ditu 2021eko bigarren seihilekoan, lurraldearen luze-zabalean jarriko direnak, eta aurrez proba gisa instalatutako 7 horiei gehituko zaizkie.

Puntu berrien lizitazioak 332.750 euroko inbertsioa aurreikusi du hornidurak erosteko eta "Bizipuntuak" instalatzeko obretarako (horietako askok bizikletak presio-urarekin garbitzeko sistemak izango dituzte mantentze-tresnekin batera). Beste alde batetik, lizitazioan bertan "Bizipuntu" guztien kontserbazio- eta mantentze-lanei dagokien lote bat esleitu da, 90.750 eurokoa, 2021 eta 2022 ekitaldietarako.

 
 

e-mailez bidali