saltatu edukira

Aldundiaren Logoa
 

Hemen zaude:

Getxok bere aparkalekuak bikoiztu ditu

Informazioa

Getxok bizikletentzako 146 aparkaleku berri ditu 40.000 euroko inbertsioa egin ondoren

Getxok bizikleten 146 aparkaleku berri ditu 2021 honetan, eta horrela udalerrian banatutako mota horretako instalazioak ia 300 dira, 600 ziklo unitate baino gehixeagoko edukierarekin. Bizikleten aparkaleku berri horiekin handitu egin da, neurri handi batean, hondartzen inguruko gune jendetsuetan egindako eskaintza. Jarritako elementuetatik, 40 Ereagan jarri dira, 21 Portu Zaharra eta Arrigunaga eta Areetako hareatzak bezalako guneak indartzeko, eta beste hamar Azkorri-Gorrondatxen.

Azken jarduketa horretan 40.000 euro inbertitu dira, eta 2020ko aurrekontu parte-hartzaileen prozesuan herritarren proposamen bati erantzuten dio (bizikleta sustatzeko beste ekimen batzuk ere jaso ziren, hala nola bizikleta publiko elektrikoak alokatzeko sistemak gaitzea, bizikleta elektrikoak kargatzeko sistemak dituzten aparkaleku seguruak eta bidegorrien sarea zabaltzea).

http://eudala2.getxo.eus/lizmap/www/index.php/view/map/?repository=bidegorris&project=bidegorris

 
 

e-mailez bidali