saltatu edukira

Aldundiaren Logoa
 

Hemen zaude:

Bizikletak eta Guggenheimek bat egin dute

Informazioa

Bizikleta Guggenheim Urdaibai proiektuaren mugikortasun iraunkorraren oinarrian

Bilbo eraldatu zuen museoaren handitzea hiru zutaberen gainean finkatuko litzateke: Gernikan eraikin bat, Muruetan bigarren eraikin bat eta bost kilometroko bide berde ziklopeatonala, biak lotzen dituena eta, aldi berean, aire zabaleko arte-galeria bat izango litzatekeena. Aurreikusten diren komunikazio-sistemen artean, oinezkoekin batera, bizikletaren erabilera dago (bizikleta propioa edo museoak martxan jarriko lukeen bizikleta elektriko partekatua), baita beste sistema batzuk ere, hala nola autobus elektrikoa, eta Euskotrenen zerbitzua egokituz tren anezka bat gaitzeko aukera ere aurreikusten da. Bide berdea bera eta museorako sarbidea ibilgailu pribatuentzat debekatuta egongo litzateke.

https://www.eitb.eus/eu/kultura/osoa/8107459/urdaibaiko-guggenheim-museoak-bi-egoitza-izango-lituzke-gernikan-eta-muruetan/

 
 

e-mailez bidali