saltatu edukira

Aldundiaren Logoa
 

Hemen zaude:

Bizikleta bidezko konexioa Ezkerraldean

Informazioa

Barakaldok, Bilbok eta Foru Aldundiak Barakaldo hiriburuarekin lotuko duen bizikleta bidezko konexioa adostu dute

Zorrotza, Burtzeña eta Lutxana arteko bizikleta-azpiegitura berriak 1.766 metroko luzera izango du, eta 2023an jarriko da martxan. Horri esker, Bilboko eta Barakaldoko bizikleta-sareak konektatu ahal izango dira, eta bizikleta-konexioa osatu ahal izango da itsasadarraren ezkerralde osoan.

Azpiegitura horren garapena bi udalen ekimenez sortu zen, eta Aldundiko Azpiegituretarako eta Lurralde Garapenerako Foru Sailaren babes ekonomikoa du. Sail horrek bere gain hartzen du 1.156.758 euroko inbertsioa, eta udalen erantzukizuna da obrak egitea eta ondoren mantentzea eta kontserbatzea.

https://web.bizkaia.eus/eu/web/area-de-prensa/berriak/-/news/detailView/21872?_News_redirect=%2Fes%2Finfraestructuras-y-desarrollo-territorial

 
 

e-mailez bidali