saltatu edukira

Aldundiaren Logoa
 

Hemen zaude:

Zerbitzu berriak bizikletaren foru-bistaratzailean

Informazioa

Foru-bistaratzaileak Bizkaiko bizikleta-sareari buruz duen informazioa eguneratu du, bizikletak garbitzeko puntuekin eta autokonponketa-estazioekin

Bizkaiko lurraldeko bizikleta-sare operatiboaren berri ematen duen foru-aplikazioan mota guztietako bizikleta-bideak (gehienak udalerriek gaitzen dituztenak, baina baita foru-aldundiek ere) zehazten dira, bai eta eraikitzen ari direnak edo eraikuntza-proiektu bat egina dutenak ere. Kasu honetan, 2021eko bigarren erditik aurrera, bizikleta garbitzeko puntuak eta autokonponketarako puntuak-tailerrak barne hartzen ditu, txirrindulariek eskura izan ditzaten. Informazio hori, era berean, zenbait udalerritan bizikleta publikoa automatikoki mailegatzeko dauden puntuei gehitzen zaie. Foru aplikazio hori bizikletaren foru webgunearen bidez eskura daiteke (www.bizkaia.eus/bizkaiabizikletaz) eta APP formatuan ere badago (Android eta IOs sistemak).

www.bizkaia.eus/bizkaiabizikletaz

 
 

e-mailez bidali